ERDIA eta ERDIAK
Objektu baten erdia adierazteko, singularra erabiltzen dugu: sagar erdiA, litro erdiA, eta abar.
Baina, nola adierazi multzo baten erdia? Nola esan behar da, ikasleen erdiA edo ikasleen erdiAK?
Euskaraz, multzo baten erdia adierazteko, plurala erabiltzen da; beraz, ikasleen erdiAK esan behar da, eta ez ikasleen erdiA.
-* Gonbidatuen erdiA falta da. Gonbidatuen erdiAK falta dira.
- *Liburuen erdiA apurtuta daude. Liburuen erdiAK apurtuta daude.
- *Horien erdiAREKIN nahiko da. Horien erdiEKIN nahiko da.
Euskal Gramatika Osoa. Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri.
Poesia
Joxan Artzek poema hau Lizardiren jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatu ziren kantaldi-errezitaldi bitan irakurri zuen, 1996an:
maita ezazu
duela urte asko
zugan maitasuna
piztu zuen hura
maita ezazu
aspalditxoan etxean duzun hori
ez aspertu
egunero ondoan duzulako
maitatu
beragan maitatu zenuen
zugan maitasuna piztu zuen
lili hark
hor dirau eta
bizi-bizi
oraindik gordin
beti ximeltezin
maita ezazu gaur
aldean duzuino
maitatu gaur
agian bihar ez duzu izango eta hor
nor maitatzeko
zugan maitasuna pizturik
iraunarazteko
joana izango duzu eta
ustekabean
agurrik ere egin gabe
maitatu
lehenengoz ikustera bazindoaz bezala
azkenengoz ikustera bazindoaz bezalaxe
maitatu
ezin baduzu ere
maita ezazu
desesperatuki bederen
maitasunik gabeko bizitza baino
ezer gogorragorik
ez dago eta munduan
maita ezazu zeure maitea
bera bakarrik balitz bezala munduan
besterik ez balitz bezala inguruan
eta maitatuko dituzu beste guztiak
hurbilekoak nola urrunekoak
zeure maitea balira bezala
Artzeren poema argitaratu gabe bat
Markos Zapiain
‘G’ hauetako zein da zuzena? Lautik batek soilik asmatzen du!
Johns Hopkins Unibertsitateak sustatutako esperimentua ekarri du Garbiñe Ubeda kazetariak ‘Ahoz Aho’ra. Irudi batean agertzen diren lau “g” letren artean zuzena zein den asmatu beharra dago.
Eskoletako idazketa-ereduari buruz ere hitz egiten dute.