askietsi/ederretsi/gutxietsi
Aditz-elkarteotako etsi bigarren osagai horrek ‘iritzi’ adiera izaten du maiz.
DU erregimena dute halako aditz-elkarteek, salbuespentxoren bat gorabehera.
Loturik idaztekoak dira.
Adibidez:
Askietsi du……aski iritzi dio
Gaia landu zuten ikerlanen kontsulta askietsi dut
Gaia landu zuten ikerlanen kontsultari aski iritzi diot
Ederretsi du…..eder iritzi dio
Abereari ederresten ez dion nekazaria, ez da nekazaria.
Abereari eder irizten ez dion nekazaria, ez da nekazaria
Gutxietsi du…..gutxi iritzi dio
Batzuek goraipatzen dute, eta beste batzuek gutxiesten.
Batzuek goraipatzen dute, eta beste batzuek gutxi irizten diote.
Gehiago jakiteko, eta salbuespenen berri izateko, HEMEN
Pasartea
Honakoa zioen Budak: gizon bat zauritzen dute gezi batez. Zer egin behar du gizonak? Batez ere, lehenbailehen sendatu behar du. Akats handiena litzateke galdetzea nondik datorren gezia, nork bidali duen, zer zur motarekin dagoen eginda, eta abar.
Rumi poeta persiarrak ia hitzez hitz birplanteatu zuen parabola hori: Gezi batez zauritu zuten gerlari bat. Gezia kendu nahi izan zioten, eta sendatu, baina berak eskatu zuen lehenbizi esateko nork jaurti zuen gezia, zer gizon mota zen, eta non kokatu zen jaurtitzeko. Jakin nahi izan zuen, baita ere, haren arkua nolakoa zen zehatz mehatz, eta zer soka mota erabili zuen. Datu horien guztien peskizan, hil egin zen.
Jean-Claude Carrière, “El círculo de los mentirosos”
Pasartea blog honetatik jaso dut: http://edlieze.blogspot.com.es/
Hausnarketa
"Ordubeteko bizitza banu, ikastaro honetan pasako nuke,
eternitate bat egiten baitzait”