Posposizioak
*Astearen zehar…..Astean zehar
*Biok artean……..Bion artean
*Arauen kanpo……..Arauetatik kanpo
*Zer moduan…….Zeren moduan
*Diruaren esker…….Diruari esker
*Txorien buruz……..Txoriei buruz
Instrumentala
*Nesketaz, futbolataz………Neskez, futbolaz
Noren / nongo
*Ekainaren azterketa…….Ekaineko azterketa
Nori / Zertara
*Bizimodu onari ohitu dira…….Bizimodu onera ohitu dira
Norentzat
*Gurentzat / Nirentzat ez da ona……Guretzat / Niretzat ez da ona
Norentzat / zertarako
*Oporrentzat gordetzen dut…….Oporretarako gordetzen dut
*Jokoentzat dirua ematen dute…………..Jokoetarako dirua ematen dute
https://ega1.wikispaces.com/file/view/egaohikoakatsak.pdf
Pasartea
Hiltzera kondenatua!
Eta zergatik ez, bada? Gizonak, irakurri nuen beste ezer onik ez zuen libururen batean, den-denak daude hiltzera kondenatuak mugagabeko baldintzapean. Zertan da desberdina nire egoera?
Epaia irakurri zaidanetik zenbat ez ote dira hil, bizi luzearen itxaropena zutenak! Zenbat aurreratu ote zaizkit, gazte, aske eta sasoian, nire burua erortzen ikustea espero zutenak Grève plazan! Zenbat ez ote zaizkit aurreratuko, beren nahierara sartu-irten eta arnasa zabal hartzen dutenetakoak!
Eta, gainera, zer du bada bizitzak damugarria niretzat? Azken batean… gelako egun iluna eta ogi beltza, zopa urria galerianoen azpiletan; gaizki tratatua ni, edukazioak findutakoa naizena, zelatariek eta zaindariek jipoitua, inork ez naukana duintzat hitz bat nigandik jasotzeko edo niri zuzentzeko, etengabe dardarka egin dudanaz eta egingo zaidanaz; horra, borreroak ken diezazkidakeen ondasun urriak.
Ai, ez du axola, izugarria da!
Kondenatu baten azken eguna
Victor Hugo
Juan Mari Agirreurretak itzulia
Mikel Garmendiak egindako kritika: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5023
Aramaioko auzoak