Okerra: *Bi mila hemezortzian gaude
Inguruko erdaren eraginez-edo, ohiko akats bilakatu da hau.
1. Zer urtetan gaude?
a) *Bi mila hemezortzian.
b) Bi mila ETA hemezortzian.
2. Zenbatean erosi dute autoa?
a) *Zortzi mila bostehun euroan.
b) Zortzi mila ETA bostehun euroan.
3. Zer-nolako ibilbidea egin dute?
a) *Mila berrehun kilometrokoa.
b) Mila ETA berrehun kilometrokoa.
Zalantzarik baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.
Poesia eta musika
Huntzak El Diluvi taldearen 'I tu, sols tu' kantaren euskarazko bertsioa egin du
Emakumeek historian izan duten eragina nabarmentzeko kanpaina batean parte hartu du Huntzak, eta BERRIAk aurkeztu du bideoklipa: 'Ta zu, soilik zu'. Borroka feministarekin lotutako uneak biltzen ditu, tartean, Euskal Herrian egindako hainbat mobilizazio.
Nahi zenuen hura izango zara,
hiru aldiz bihurriago.
Hegan doan ukabila,
ta soilik zuk kontinenteak astindu.
Edozein minetik burujabetua,
ausarten bizipozarekin atera zinen.
Nork daki geroaz,
nork daki geroa hobea izango da.
Aske sentitu edozein lekutan,
ez utzi inork zu gelditzen.
Eta izarra izango zara,
askatasunera miratzen duen izarra.
Apirileko ekaitz gogorra zara,
zure etsaientzako oasi garratza.
Apirileko ekaitz gogorra zara,
loreak irekitzen dituen eguzkia.
Zure etsaientzako oasi garratza,
gauez argitzen duena.
el Diluvi - Ta zu, soilik zu [ Huntzarekin ]
https://www.youtube.com/watch?time_continue=223&v=Q4u6HTmY9jY
(Chrome edo Firefox)