EGAn egiten diren akats ohikoenak (eta III)
Erlatiboa / zehar galdera
*Bakoitzak jakingo du egin behar duena… Bakoitzak jakingo du zer egin behar duen
Zehar galdera
*Ez dakit etorriko bada… Ez dakit etorriko den
*Egingo dudanaren itxaropena…Egingo dudan (dudalako) itxaropena.
Erlatiboaren ordena
*Eta ez dugunak hori egin nahi…Eta hori egin nahi ez dugunak
*Ez duena balio da esatea…Balio ez duena da esatea…
Baita…ere
*Baita ere komeni da…Bestalde / Horretaz gain, komeni da
Konpletiboa
*Ez dut uste egia dela….Ez dut uste egia denik
Nola / nolakoa
*Zu bezala naiz…Zu bezalakoa naiz
Baldintzazkoa
*Gainditzekotan, ospatuko dugu…Gaindituz gero, ospatuko dugu
Kontsekutiboa
*Hain triste dago, negarrez hasi dela…Hain triste dago, (ze) negarrez hasi da
Galdetzailea + aditza / nominalizazioa
*Ez dago ezer eginik…Ez dago zer eginik
*Ez dago zer egiterik…Ez dago zer eginik
*Orduan ez daukagu norekin egoterik…Orduan ez daukagu norekin egon
Akats guztiak HEMEN
Pasartea
Asfaltoa zartatu
Asfaltoa zartatzeko bi modu daude. Bata animaliena, gizakiona: hartzen duzu
eskutan lanabes bat, pikotxa edo, ahal bada, mailu pneumatikoa eta kolpeka, zarata eginez, puskatzen duzu hautsezina zirudien azala. Bigarren modua landareena da: bultzatzen dute azpitik, isilean, etengabe, eta halako batean, nahikoa tentsio bildu dutenean, eten egiten dute gainean duten geruza.
Bidean ikasia
Arantza Urretabizkaia
Administrazioa euskaraz aldizkaritik jasoa
Hondarribian gertatutakoa urrunetik ikusi dugunontzat zaila da ulertzea zer dela-eta planteatu den halako arazoa, batez ere kontuan hartuta gure gizartean eskubideen berdintasuna kontu larriagoetan asumitu dela hainbat istilu sortu gabe. Liburu honek egoera hori pairatu dutenen ahotsa plazaratzen du, eta ahots hori, luzaroan isilik egon den ahots hori, da nabarmenena.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=7140
Javier Rojo.