Aspaldian ez zaitut ikusten
Bi esaldi hauen artean zein dago ondo?
Aspaldian ez dut ikusten zure lankidea.
Aspaldian ez dut ikusi zure lankidea.
Zenbait tokitan txartzat hartzen da, baina testu zaharretan forma biak agertzen dira. Guk, Euskaltzaindiak ezer esaten ez duen bitartean, biak erabiliko ditugu.
IVAPeko estilo liburua
Iritzia
Isiltasuna
“Askotan arau sozialak apurtzen ditut, nahi gabe. Adibidez, finlandiarrok oso eroso gaude isiltasunean, ez dugu sentitzen une isilak betetzeko beharrik. Nire Euskal Herriko lagunak batzuetan urduri jartzen dira horregatik. Gogoan dut gau batean lagun batekin etxerantz gindoazela. Ni nire artean pentsatzen ze pozik nengoen, ze polita zen gaua, zelako lasaitasuna inguruan... Eta lagunak bat-batean: ‘Baina zer duzu? Oso nekatuta zaude ala? Zergatik ez duzu hitz egiten?’. Behin baino gehiagotan gertatu zaizkit antzeko gauzak”.
Hanna Lantto hizkuntzalari finlandiarra
Artikulu osoa, HEMEN
Bitxikeria bat isiltasunari lotua: John Cagek musika klasikorako pieza bat idatzi zuen, 4’33’’ izenekoa, edozein musika tresnatarako, bakarlari zein musika taldearentzat, eta gauza bakarra zehazten zuen: lau minutuz eta hogeita hamahiru segundoz erabateko isiltasuna gorde behar dutela interpreteek.
Hemen bideoa. 3.072.543 ikustaldi!!!