ARI ZAIO / ARI DIO
Nork ez du entzun Donostia aldean eta, "amak esan nau"... ez dakit zer! Edo erosketak egiterakoan, "jarri nazu kilo erdi bat, mesedez". Zenbaiten kasketa "nor-nork" aditz-forma erabiltzeko, "nor-nori-nork"-en ordez.
Baina, horrez gain, bada salatu nahi genukeen beste bat ere:
Bada, "nor-nori" formari dagokiona da bigarren hau, "ari" aditz laguntzailearekin batera doanean, gaztelaniaren eraginez, "nor-nori-nork" moduan erabiltzen baitugu. Esate baterako: "oraintxe esaten ari dio" esaera oker eta gaiztoa.
Hain okerra ere, "oraintxe bertan esaten ari zaio" esan behar baita. Baina, gehitu ditzagun beste bi adibide. "Ama semeari purea ematen ari dio" esan ordez...
"Ama semeari purea ematen ari zaio".
Eta "andereñoa ikasleei ipuina kontatzen ari die" esan beharrean...
"Andereñoa ikasleei ipuina kontatzen ari zaie".
+ "Oraintxe esaten ari zaio"
- "Oraintxe esaten ari dio"
Habe Ikasbil
Iritzia
Ez da egia hiperkontsumitzailea askea denik; azken hamarkadetan agertu diren auto-zerbitzuek ere ez dute hiperkontsumitzailea autonomoa bihurtzen, saltzailearen beharrik ez badu ere, regateorik behar ez duen arren, bezeroa engainatu nahi duen saltzailerik ez dagoen arren, kontsumitzaileak hautatuko du eskaintzen zaion artean, ziurrenik publizitatearen bidez buruan sartu diotena.
Jada nahi duguna lortzen dugula sinistu ohi dugun arren, Zeusek sorturiko lainoak baino ez dira. Ameskeria hutsa.
Tartaroa, Mina, Boterea eta Egia
Mitxelko Uranga (Euskadi Saria 2016)
EMAZTEN FABORE
Bernat Etxepare , 1545
Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;
gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.
Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,
arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,
ixilika egoitea ederrago litzate;
andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite,
haiez ongi erraitea onestago lizate.
Emazteak zerengatik gaitz erranen dirate?
Handi eta xipi oro haietarik girade.
Balentria sinplea da andren gaitzerraitia,
bat gaitz erran nahi bada, oro bardin sartzia;
ixil ladin nahi nuke halako den guzia;
damu gaitzik emazteak hari eman ditia.
Andren gaitzerraile orok behar luke pentsatu
bera eta bertze oro nontik ginaden sortu;
ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu;
amagatik andre oro behar luke goratu.
Gizonaren probetxuko emaztea beti da,
oro behin haietarik sortzen gira mundura;
sortu eta hil ginate, hark haz ez baginitza;
haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
Haren eskuz osoan behar soinera eta jatera,
eri denean andre gabe galdu gizon egurra;
hil badadi, hura nola, nor doake gainera?
Ordu oroz behar tugu; ez da heben zer duda.
Emazterik ez den lekuian ez dakusat plazerik,
ez gizona ez etxea behin ere xahurik,
etxean den gauza oro gaizki erreglaturik;
parabizuian nahi ez nuke emazterik ez balitz.
Emazteak ez dut entzun lehen gizona jaukirik,
bana gizonek emaztea beti ere lehenik;
gaixteria jalgiten da beti gizonetarik;
zeren, bada, daraukate emazteari hogenik?
Bertuteak behar luke gizonetan handiago,
emaztetan nik dakusat ongiz ere gehiago;
mila gizon gaixtorik da emazte batendako,
gizon baten mila andre bere fedean dago.
Hek gizoner beha balite, ez litzate bat onik,
ez diroite deuskai denik utzi jauki gaberik,
bana anitz emazte da eskapatzen zaienik,
anderetan zeren baita bertutea hobenik.
Nik ez dantzut emazteak bortxaturik gizona,
bana bera zoraturik andreari darraika;
zenbait andre hel baledi oneriztez hargana,
zein gizonek andreari emaiten du ogena?
Jeinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik;
zerutika jaitsi zedin hartzaz amoraturik;
emazteak ezarri du gure anaieturik;
andre oro laudatzeko haren amorekatik.
Irudi zait, emaztea dela gauza eztia,
donario guzietan guziz gauza emia;
gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;
hartzaz gaizki erraitea bilania handia.
Munduian ez da gauzarik hain eder ez plazentik
nola emaztea gizonaren petik buluzkorririk;
beso biak zabaldurik dago errendaturik,
gizon horrek dagiela hartzaz nahi duienik.
Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,
ainguruiak bano hoboro ez larrake gaizkirik,
bana dardoa ematurik, zauri' ere sendoturik,
bere graziaz ezarten tu elgarreki baketurik.
Nor da gizon modorroa hartzaz orit ez dena
eta gero halakoa gaitzerraiten duiena?
Ez da gizon naturazko hala egiten duiena.
Zeren ez du ezagutzen hala ongi egina?