Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
…aintzat hartuko duzuela
*…aintzat har dezazuela?
Espero izan aditzak –TZEA nominalizazio hartzen du, edo geroaldiko aditza duen esaldia, baina ez subjuntiboa.
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agerTZEA
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGERTUKO DIRELA
*Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGER DAITEZELA
Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa IZATEA
Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izango ZAIZUELA
*Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izan DADILA
Beraz:
· Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
· Espero dugu gure proposamena aintzat hartuko duzuela.
Batzuetan ez dakit zergatik egiten ditudan gauzak, zergatik kokatzen dudan neure burua etengabe egoera ezerosoetan, zergatik agertzen naizen kontraesankor, zergatik sentitzen dudan neure burua diskurtso ezerosoetan erosoen. Binarismoen kontrako diskurtsoetan, adibidez: diskurtso horietan, sentimendu horietan sentitzen naiz etxean bezala.
Arraroen, baztertuen, itsusien, elkartasun behar itzela duten norbanakoen eta talde horien artea. Gizon izendatua izan arren, heterosexual izendatua izan arren, edo, agian, hain zuzen ere, horregatik.
Ez dakit zergatik, baina hor egon behar dudala esaten dit senak.
Oier Guillan
Amets, Elorrieta eta Euzkitze, Leteren omenez 'Agure Zaharra' abesten
“Gauzak ez dira horrela!”, esan dit amamak.
Emakume argia, kultua, fina da amama. Apur bat inperatiboa, aukeran. Isilik nagoela ere, erantzuten die ene gogoetei.
“Zer diozu, amama, nik ez dut ezer esan eta!”
Sare ikusezin batean bilduta darama ile urdindua. Begi argi eta ikertzaileak –nireak ere haren begien antzekoak omen dira– antiojoen egituraren ostean.
“Ez nuke jakin behar baina, umea…” esan dit. “Zeu bezalakoa izan nintzen ni, zeu bezala ibiltzen nintzen bazterretan inori ezer kontatu gabe…”
Joseba Sarrionandia
Zientzia animatua: Itzalitako hizkuntzak
Itzalitako hizkuntzei buruz hitz egin dute "Teknopolis" saioan. Ikus ezazu bideoa.