Asko kiritikatzen dute sare sozialetan EGIN aditzaren erabilera okerra. Batez ere Urkullu lehendakariari leporatzen diote behar ez denean erabiltzen duela. Saiatuko argitzen noiz erabili behar den:
EGIN indartzailea
Askotan ez dugu asmatzen EGIN aditzarekin. Indartzaile gisa erabiltzen dugu behar ez denean.
Bi kasu hauetan sobran dago:
Ohitu egin gara lanpostu berrian. Denboraren poderioz moldatzen joan* egin gara.
Hasteko esan behar dut filma izugarri gustatu *egin zaidala. Oso gustura ikusi dut.
Noiz erabili behar da?
Eman dezagun partida bat jokatzetik datorren lagun batekin egiten dugula topo eta ea zer egin duten galdetzen diogula. Normalean honela erantzungo liguke:
Zer egin duzue? Irabazi egin dugu / Galdu egin dugu.
Erantzuna hau ere izan daiteke: Irabazi / Galdu . Galdegaia aditza bera baita.
Beraz, galdegaia aditza bera denean, EGIN erabiliko dugu perpausaren aditz nagusi gisa, eta beste aditzaren (galdegaia) atzean kokatuko dugu:
Non dago Jon? JOAN EGIN da (galdegaia: JOAN)
Ikus ditzagun beste adibide batzuk:
Non dago ispilua? APURTU EGIN da.* Apurtu da.
Ez dut erosi. ALOKATU EGIN dut.* Alokatu dut.
Jon ez dago. Joan EGIN da.* Joan da.
Azkenean APURTU EGINGO duzu. *Azkenean apurtuko duzu.
Iturria: Euskal Gramatika Osoa
Entzi eta Ilari Zubiri