Ø Hiztegi Batuan adberbio hauek daude jasota:
Aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero, astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero, igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero, ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, urtero.
Asteburuero (Jagoneten arabera, “arautu bidean dago”.)
Ø Gogoratu ezazu atzizki hau ez dela erabili behar honelako denbora-maiztasuneko egituretan:
· *Bi orduero heltzen da trena
Bi orduan behin heltzen da trena; bi ordurik behin…; bi orduz behin…; bi ordutik behin…
· * Plangintza bost urtero berritzen da.
Plangintza bost urtean behin berritzen da; bost urterik behin…; bost urtez behin…; bost urtetik behin…
Euskara batuaren Eskuliburua: *zenbatero > zenbatean behin, zenbatetik behin
Iritzia
Miresten ditut idaztetik bizitzeko pausoa eman dutenak: oso gutxi dira, eta egoera prekarioan bizi dira.
(…)
Gu idazten hasi ginenean, literatura komertziala gauza peioratiboa zen: esan nahi zuen kalitate eskasekoa eta kontsumo handikoa. Idazlea bazinen, idatzi behar zenituen gauza ez-komertzialak eta gutxi saltzen zirenak. Bazegoen literaturaren kontzeptu erromantikoago bat agian: benetan sinesten duzuna idatzi, nahiz eta bi lagun izan aurrean. Gero ez dakit zer gertatu zaigun bidean, baina kontrara jarri gara: salduenak, onenak... Nola onena? Sormena eta superlatiboa ez doaz batera, baina kulturaren irizpide asko hortik doaz azkenaldian.
Gu proba-hutsegitera ohitu ginen; liburu denda batean sartu, eta arriskatu. Bat ez zitzaizun batere gustatzen, eta hurrengoa deskubrimentu bat zen. Gaur denok erori gara «hau eta hau irakurri behar dira, hauek dira onak» horretan. Eta sormenaren kultura ez da hori.
Iñigo Aranbarrik 'Munduko tokirik ederrena' liburua idatzi du