ERDAL FORMULAK EUSKARAZ
Administrazioko hizkerak gogoko dituen formulek eta esapideek esaldi normalak ezkutatzen dituzte, nominalizazioen azpian. Formula horiek puztu eta luzatu egiten dute idazkia. Oro har ez dira beharrezkoak, eta ezinbestekoak badira, saiatuko gara euskaraz janzten. Hona hemen gehien erabiltzen direnak:
Con el objetivo de… -(r)en helburuarekin
La Orquesta Sinfónica de Euskadi ofrece conciertos didácticos con el objetivo de dar a conocer la música clásica entre los niños
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuarekin.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoak ematen ditu, umeen artean musika klasikoa zabaltzeko.
Con la voluntad de…-(r)en borondatearekin
Firmaron el documento con la voluntad de aunar esfuerzos en la lucha contra la discriminación de la mujer.
Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak batzearen borondatearekin.
Dokumentua izenpetu zuten, emakumea diskriminatzearen aurkako borrokan indarrak batzeko / batzearren.
Con motivo de…-(r)en kariaz
Hemos organizado una cena con motivo del segundo aniversario de la Sociedad.
Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrenaren kariaz.
Afari bat antolatu dugu, Elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko.
Elkartearen bigarren urteurrena ospatu nahi dugula-eta, afari bat antolatu dugu
En caso de…-(r)en kasuan
En caso de no presentación de solicitudes…
Eskabiderik ez aurkeztearen kasuan,…
Eskabiderik aurkezten ez bada / aurkeztu ezean…
Por razon de…-(r)en arrazoiengatik
Nadie será discriminado por razón de sexo.
Ez da inor baztertuko sexu-arrazoiengatik.
Ez da inor baztertuko sexua dela-eta.
En base a…(…-n oinarrituz)
La resolución ha sido adoptada en base a lo dispuesto en el Decreto 18/1996.
Erabakia hartu da 18/1996 Dekretuak ezarritakoan oinarrituz.
Erabakia hartu da 18/1996 Dekretuak ezartzen duenari begira /…-ri jarraituz / -a kontuan hartuta / oinarri dela.
Trebakuntzako ariketa-liburua. Iñaki Varona eta Karmele Oria
NESKATOAK DOKUMENTALA
Gerra ondoko urteetan bizirautea zail zuten emakume askok hartu zuten Ipar Euskal Herrira neskato joateko erabakia, han bildutako sosekin herrian utzitako senideak aurrera aterako ziren esperantzan.
Jon Abrilek dokumental bat egin du emakume horien bizimodua ezagutarazteko eta haien lana aitortzeko. “Ttipi-ttapa” aldizkariari adierazi dionez: “Gizonengan paratzen dugu arreta, baina emakumeen ekarpena berebizikoa da jendartean, neskatoek erakutsi bezala”. Abrilek ezinbestean egin du Baztan-Bidasoako eta gaur egun antzeko egoeran hona datozen emakumeen arteko konparazioa: “Beharretik, miseriatik, gosetik edota gerretatik datoz, hemendik Ameriketara, Frantziara, Suitzara edota Lapurdira modu hobe baten bila joan zirenak bezala, eta ostikoka hartzen ditugu!”.