DIPTONGOZ BUKATZEN DIREN IZENEN DEKLINABIDEA
Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara.
- Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan (*uztailaren lauean), zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.
- Salbuespenak
o gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;
o lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;
o monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,
Araua osorik.(29.)
Ariketak egiteko, klikatu hemen:
Euskaljakintza.com-etik jasoa.
DIPTONGOZ BUKATZEN DIREN IZENEN DEKLINABIDEA
Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara.
- Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan (uztailaren lauean), zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.
- Salbuespenak
o gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;
o lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;
o monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,
Araua osorik.(29.)
Ariketak egiteko, klikatu hemen:
Anjel Lertxundiren aspaldiko artikulu bat irakurriko dugu gaur:
Begiradak
Julia Roberts-ek Donostian esan dituenetatik, ideia batekin geratu naiz ni: “Pertsonen arteko harremanak obsesionatzen nau. Elkar begiratzeari utzi diogu”. Leihora joan, eta arreta bereizia jarri diet hizketan ikusi ditudan lehendabiziko bi pertsonei. Elkarrengandik hurbil samar, solas jariotsuan ari ziren, lagun betikoen harmonia onean. Elkarren arteko tentsiorik edo itzaltxorik, batere ere ez. Baina emakumeetako bat errepidera begira zegoen, nahiz errepideko auto-pasada guztiz arrunta zen, egunerokoa.
Beste emakumeak lagunaren poltsari eta arropari begiratu dio lehendabizi, bere itxura propioari segidan, haien ondotik pasatzen zen jendeari gero… Hizketan jardun duten denbora guztian, solasa partekatu dute, baina ez begiradarik.Leihoa itxi eta herenegungo berripapera zabaldu dut. Gari Garaialderen argazki ederrean Bardem eta Roberts… kamerari begira daude. Roberts, betaurreko ilun-ilunekin.
Anjel Lertxundi
Berria