ZILEGI NOLA ERABILI?
ZILEGI IZAN gisako egituretan, determinatzailerik gabe.
ZILEGI DA
Legearen aurkakoa ez dena ZILEGI DA .
Legearen aurkako ez dena ZILEGIA DA / ZILEGIZKOA DA.
Bide guztiak DIRA ZILEGI sormenean.
Bide guztiak DIRA ZILEGIAK / ZILEGIZKOAK sormenenean .
ZILEGI ZAIO
Ez zaizu ZILEGI ankerki ordaintzea.
Ez zaizu ZILEGIA / ZILEGIZKOA ankerki ordaintzea.
ZILEGI al zait hitza?
ZILEGIA / ZILEGIZKOA al zait hitza?
ZILEGI DU
“Dena dut ZILEGI”, dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.
“Dena dut ZILEGIA / ZILEGIZKOA” dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.
ZILEGI dut testua zuzentzea, ala dagoen moduan utzi behar dut?
ZILEGIA / ZILEGIZKOA dut testua zuzentzea, ala dagoen moduan utzi behar dut?
EHULKU
ARTIKULUA
Ba al dakizu zer den Phubbing-a?
Aparatu teknologikoen erabileratik sortutako portaera sozialak definitzen
dituzten hitz berriak ekarri ditu teknologiak. Portaera batzuk positiboak
izan daitezke, eta beste batzuk ez hainbeste. Horixe da Phubbingaren
kasua. 2007. urtean, hots, smartphoneak edo telefono adimendunak
sortu zirenean, hasi ziren termino hori erabiltzen. Phone (telefonoa)
eta snub (mespretxua) hitzen arteko lotura da, eta gurekin dagoenari
mespretxu egitean datza; izan ere, arreta gehiago eskaintzen diogu
edozein teknologia mugikorri gurekin dagoen pertsonari baino.
Gero eta hedatuago dagoen ohitura txar bat da, eta litekeena da gure
burua egoera horretan ikusi izana noizbait. Nolanahi ere, Phubbinga erraz
konpon daiteke norbaitekin gaudenean mugikorra isilean jarriz edota Interneteko konexioa deskonektatuz.
kontsumoBIDE aldizkaria, 25.zk
Naturako hamaika irudi ikusgarri (IV) > Artelanak diruditen paisaiak
http://zuzeu.eus/mundua/paisaiak/