BEHIN-BEHINEKO / BEHIN BETIKO
BEHIN-BEHINEKO MARRAREKIN idatziko dugu. Hitz bera (BEHIN) errepikatzen da.
BEHIN BETIKO MARRARIK GABE.
Ø Hitz beraren bikoizketaz sortutako elkarketak honako kasu hauetan idatzi behar dira MARRAREKIN
a) lehen osagaiak deklinabide markarik ez duenean:
gorri-gorria / zuri-zuria / aurre-aurrean
b) Bi osagaiek atzizki bera dutenean:
apurKA-apurKA / gutxiKA-gutxiKA / egunERO-egunERO
c) Mota honetako elkarketetan (onomatopeiak, gehienbat):
zehatz-mehatz / mara-mara / tipi-tapa / aiko-maiko
Ø MARRARIK GABE idatziko dugu lehen osagaiak deklinabide-marka badu:
- Aurrez aurre suertatu ziren. *Aurrez-aurre suertatu ziren.
- Batik bat. *Batik-bat
- Behinik behin.* Behinik-behin.
- Kalez kale. *Kalez-kale
EHU Euskara Zerbitzua EHULKU
Ipuina
Behin batez, txori eta hegazti guztiek beren erregea hautatu nahi izan zuten.
“Zeruan altuen igotzen dena, horixe izango da gure erregea,” erabaki zuten.
Hala bada, txori eta hegazti guztiak hegaldatu ziren. Baina, hegan eta hegan, aurrena txori txikiak nekatu ziren: hormatxoria, zozoa, enara... Hurrena hegazti ertainak nekatu ziren: hontza, ahatea, belea... Eta, azkena, handiak: zikoina, saia, antzara...
Eta haiek guztiak jaisten ari ziren bitartean, arranoak zeruan gora jarraitu zuen. Baina arranoak ez, bada, jakin, bere luma artean ezkutaturik, txepetx ttikia zihoala. Eta arranoa, erregea delakoan, jaisten hasi denean, orduantxe hasi da txepetxa gora eta gora egiten. Arranopola! Eta txepetxa zeruan altuen igo zenez, bera hautatu zuten txori eta hegazti guztien erregea. Horra ttikiena handiena bilakaturik.
Patxi Zubizarreta / Joseba Senperena / Jokin Mitxelena
Urrezko Giltza (Erein, 2005) Trad. ACdR
Plana