HAREN / BERE / BERAREN
BERE: aditzean pertsona bera agertzen bada erabiltzen da:
Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da). BEREk adierazten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da,eta Ana bera joan da).
HAREN: HARENek adierazten duen pertsona ez da aditzean agertzen:
Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera joan da, Mirenen etxera, adibidez).
BERAREN: HAREN formatik dator (ber+haren), eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.
Xabier ezagutzen duzu? Bada, BERAREN lagunekin goaz.
Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri
Gai honetan sakondu nahi baduzue:
bere/haren (beraren)
Erabilera honetan zalantza asko izaten ditugu. Ikusi bestela Andres Alberdik dioena Felix Ibargutxik egindako elkarrizketa batean:
- Aitortuko dizut: zalantza izaten dut «haren», «bere», «beraren», «beren» eta «beraien» erabiltzeko garaian.
- Nik uste denok izaten dugula zalantza. Alde batetik, euskalkien artean ez datoz ohiturak bat; eta bestetik, gaztelaniaren ziria dago, batez ere bere erabiltzen dugunean (gaztelaniazko «su» posesibo guztiak «bere» egiten ditugulako).
“Bere ama hil zuten. Hil eta zati-zati egin zuten. Bere zatiak barreiatu zituzten,
ankerki, baserriaren aurrean. Hanka bat hemen, beso bat han, esku hila harago…
Poliziak esan zion semeari ez pasatzeko. Ez pasatu. Baina berak, minak
erotuta, saihestu egin zuen ajentearen eskua. Eta korrika sartu zen zelai beldugarri
hartan, eta modu komikoan, zalantzati zihoan, “ama” oihukatuz, zein zatitara
joan ez zekiela.”
Txuma Murugarren