Amankomun eta komun
amankomun
Amankomun hitza, tradizioan, ez da erabili adjektibo gisa, hau da, ez da erabili izenak kalifikatzeko. NOLA galderari erantzuteko erabili da, adizlagun gisa:
Amankomunean egingo dute lana. [EH]
Izen bat kalifikatzeko, komun izenondoak ondo errotutako tradizioa du:
Euskara komun hura.
Euskaldunek jadanik badute hizkera komun bat.
Oinarri komunak behar dira horretarako. (→ komun)
komun
Komun hitza, guztiek edo gehienek batera dutena edo guztiei edo gehienei dagokiena adierazten duenean, izenondoa da.
Adibidez:
Euskara komun hura.
Euskaldunek jadanik badute hizkera komun bat.
Oinarri komunak behar dira horretarako; faktore komuna, multiplo komun txikiena.
NOLA galderari erantzuteko ere erabiltzen da, adberbio gisa, komun izan/ukan moduan.
Adib.: Hitz asko aurki daitezke, bi hizkuntzok komun dituztenak.
Gauza guztiak zituzten komun. [EH]
Erdarazko (es) ‘en común’ / (fr) ‘en commun’ lokuzioak euskaratzeko:
• ez da <*komunean + izan, jarri, hartu...> egitura erabiltzen.
• Hauek dira modu egokiak:
- <komun izan> egituraz gainera (Zer dute komun bizkaitarrek eta zuberotarrek?)
- amankomunean adizlaguna ere badago (Amankomunean egindako lana)
- testuinguruaren arabera, bestela adierazten dira arazorik gabe era horretako lokuzioak:
elkarrekin egindako lana,
guztion artean egindako lana
*zerbait komunean izan/egin (> zerbait elkarrekin izan/egin). (→ amankomun)
Artikulua
.
“Gau hartan bost botila sake edan genituen bion artean. Berak ordaindu zuen. Beste egun batean berriz ere elkartu ginen taberna berean eta nik ordaindu nuen. Hirugarren egunetik aurrera, kontu desberdinak eskatu eta nork berea ordaindu zuen. Harrezkero, horrela egin genuen. Uste dut ez genuela harremanik galdu gauza askotan antzekoak ginelako. Aperitibo berberak genituen gustuko, baina ez hori bakarrik; honetan ere ados ginen: bi pertsonaren arteko distantzia. Hogeita hamar urteko aldea genuen, baina berarekin gusturago sentitzen nintzen nire adineko lagun batzuekin baino. “
Hiromi Kawakami , El cielo es azul la tierra blanca