UTZI, BALIO IZAN eta DEI EGIN
*Umeei ezin zaie jostailurik gabe utzi.
Umeak ezin dira jostailurik gabe utzi
*Zure laguntza ez zait ezertarako balio
Zure laguntzak ez dit ezertarako balio
*Geroxeago dei egingo zaitut
Geroxeago deituko dizut.
Geroxeago deituko zaitut
Birpasatuko dugu ikasitakoa ariketa hauek eginez. HEMEN dauzkazue.
IRITZIA
Heriotza
“Ez bakarrik suizidioari, heriotzari bizkarra emanez bizi gara. Erdi Aroan, eta geroago ere bai, hilerriak herriaren erdian zeuden, hildakoak elizan edo eliza ondoan lurperatzen ziren. Gogora datorkit Ainhoako hilerria. Arrazoiak hilerriak urrutiratu zituen, leku apartatuetara eraman. Eta Modernitateak hilerri asko hiritik kanpo eraman ondoren, gaur egun ez dakizu tanatorio baten aurrean zauden edo banku bateko bulegoan, hain da diseinua hotza, aseptikoa dena. Heriotza gauza naturalagotzat izan dugu; baina orain ezustean harrapatzen gaitu, kotoi artean bizi baikara, errealitateari muzin eginez”.
Ramón Andrés. Argia