KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak
Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino gehiago erabili behar ditugu adiera guztiak azaltzeko. Adibide batzuk ikusiko ditugu:
Argi berdea eman
Urriaren 30ean, Udalbatzak *argi berdea eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.
Urriaren 30ean, Udalbatzak baiezkoa eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.
Asumitu
Zor hori ez du* asumituko Diputazioak.
Zor hori ez du kitatuko / ordainduko / bere gain hartuko Diputazioak.
Balorazioa
Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen* baloraziorik egin.
Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen iritzirik agertu / azaldu / eman.
Burutu
Heldu den astean beste bilera bat* burutuko dugu 2009ko egutegia zehazteko.
Heldu den astean berriz bilduko gara / beste bilera bat egingo dugu 2009ko egutegia zehazteko.
Egoera errepasatu
*Errepasa dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.
Azter dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.
Gertutik jarraitu
Europak oso gertutik jarraitu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.
Europak adi-adi begiratu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.
Trebakuntzarako ariketa liburua; Iñaki Varona eta Karmele Oria
Pasartea
“Barkatu baina ez dut depilatzeko astirik izan. Larrialdietara etorri naiz denborarik galdu gabe, eta neska, ezin beti arreglatuta egon”. Saihetsen artean azken elektrodoa jarri eta ohatilako neskaren aurpegi lotsatuaren bila goratu dut begirada. “Egon lasai. Ugaztun izatearen kontuak dira, badakizu” erantzun diot. Segidan ohatilako neskak lasaitua hartu eta irribarre egin du; umore apur bati esker jaitsi dira monitoreko pultsazioak.
Ana Mendia
Argia
Artikulu osoa da interesgarria