MEREZI aditza, *PENA MEREZI, *EZ DU PENA MEREZI
*“Pena merezi du” esatea erdarakada da esanahi aldetik.
Begira beste esaldi honi:
“Saria merezi du. Zer merezi du? Saria”.
Begira berriro lehenengo esaldiari:
“Pena merezi du. Zer merezi du? Pena”.
Gure ustez, ez dago ahalegindu beharrik penak eskuratzeko; bestela ere nahi baino gehiago etortzen baitira.
“Merezi du” esaten da, beraz, euskaraz . Utikan penak!
Iturria: Idazkera liburua, 260. or.
Euskaltzaindiaren 31. gomendioak esaten duenez, “ekartzea merezi du” da joskera zuzena -ez “ekartzeak merezi du”- “merezi izan” aditzaren osagarria aditz-izen bat denean.
Iturria: Euskararen ajeak, 154. or.
Egia da “merezi izan” aditzak ergatiboa eska dezakeela (“Mikelek saria merezi du”), baina aditz horren bi erabilera bereizi beharrean gara:
1) Subjektu ergatiboa eta objektu absolutiboa duena:
- “Mikelek saria merezi du”.
- “Mikelek saria jasotzea merezi du”.
2) “Merezi izan” aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu ergatiborik ez duena:
- “Merezi du lan egitea”.
- “Merezi du Euskal Herria ongi ezagutzea”.
Iturria: Jagonet
Adibideak, hemen
Artikulua
Jakin gabe
(....)
Askotan pentsatu dut zer sentituko duen gai baten inguruko benetako adituak, gu guztiok gai horren inguruan eztabaidatzen entzuten gaituenean. Zer pentsatuko duen gaiari hainbeste ordu, ikasketa edota lan eskaini dion aditu batek. Hori pentsatzen dudanetik, menperatzen ez dudan gai bati buruz galdetzen didatenean, aurre-aurrean ikusten ditut irudizko aditu horren begiak, zain, nire hanka sartzea entzuteko prest. Begi horiei esker ikasi dut hobe dela ezer ere ez esatea edo norberaren hutsuneak aitortzea, gaiaz jakin gabe hitz egitea baino. Hala ere, bekatu egiten dudanean saiatzen naiz begi adituei barkamena eskatzen.
Karmele Jaio