Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
…aintzat hartuko duzuela
… aintzat har dezazuela?
Espero izan aditzak –TZEA nominalizazio hartzen du, edo geroaldiko aditza duen esaldia, baina ez subjuntiboa.
· Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agerTZEA
· Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGERTUKO DIRELA
· *Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGER DAITEZELA
· Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa IZATEA
· Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izango ZAIZUELA
· *Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izan DADILA
Beraz:
· Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
· Espero dugu gure proposamena aintzat hartuko duzuela.
ARTIKULUA
“Gune euskaldunetan prestigioa du euskarak, eta euskara transmititzen du amak. Emakumeak prestigioa lortzeko hizkuntza behar du. Duela 30 bat urte gazteleraz egiten zuten, ama prestigioduna izateko kalean, nahiko desprestigiatuta zeuden eta. Gizonak prestigioa badu, eta berdin du zer hizkuntzatan aritzen den. Hori bai, toki euskaldunetan leialago dira neska gazteak. Izan ere, neskak arauak betetzeko hezten dira, eta euskara erabiltzen dute”.
Oso interesgarria da Lorea Agirrek egindako hausnarketa. Horrek bidea eman dit gurera, Jaurlaritzara, ekartzeko euskara eta prestigioaren kontua. Galdera erraza da:
Zuek uste duzue Jaurlaritzan euskaraz eta gaztelaniaz, bietan, modu autonomoan lan egiten duen langilea prestigioduna dela?