Hizkera ez sexista. Kontzeptu batzuk
Sexismoa: Patriarkatuan erabiltzen diren metodoak, banan-banan, eta horiek denek batera osatzen duten multzoa; metodo horien ondorioz, pertsonei sexuaren arabera ematen zaizkie pribilegioak, edo bereizten, eta ez zaie uzten daukaten giza gaitasun guztia garatzen. 5
Matxismoa: Gizona, berez, emakumea baino gehiago dela uste duen jarrera eta pentsaera. 6
Androzentrismoa: Androzentrismoa ez da gizonen ikuspuntuak gidatutako mundu ikuskera hutsa; gauza guztien erdigunean jartzen du gizona, eta adierazten du ikuspegi hori onena dela, unibertsala dela, eta ez dagoela bestelako ikuspegi posiblerik. Androzentrismoaren arabera, gizonaren ikuspuntuak balioa eta onespena ematen dituenez gero, gizonentzat ona dena gizateria osoarentzat da ona. Gauzak gizonen ikuspuntu partzialaren arabera izango dira garrantzitsuak, onak edo txarrak. Emakumeen aurkako bereizkeria sexista mota bat da. (...) Ikuskera androzentrikoak gizateria eta gizona nahastu ditu. Ikuskera horretan, gizonak etengabe onesten dira, eta haien merituak goresten; emakumeen ikuskera, haien premiak eta jarduerak, aldiz, ozta-ozta aipatzen eta onesten dira, eta, hala egiten denean, gizonek tradizionalki betetako esparruei baino garrantzi sozial txikiagoa ematen zaien eremuetan besterik ez da egiten.7
Genero binarismoa: Kategoria baztertzaileak ezartzen ditu: gizon eta emakume, maskulino eta femenino, eta horietan bietan sailkatzen dira pertsona guztiak. Kategoria bakoitza definitzeko ezaugarriak ezartzen ditu momentu historikoaren arabera. Pertsona batek jaiotzean ezarri zioten sexuarekin bat ez datorren ezaugarri bat erakusten badu, genero zaingoa agertuko da desbideratze hori zuzentzeko asmoarekin. Intersexualitatea eta transexualitarea, horra hor genero binarismoaren fikzioari desafioa egiten dioten bi esperientzia.8
Misoginia: ‘Emakumeekiko ezinikusia’ bezala definitzen du Euskaltzaindiak. RAEk definizio zabalagoa ematen du: “Emakumeekin eta feminitatearekin lotutako ororen kontrako gorrotoa edo ukapena”. Xehetasun hori garrantzitsua da, esaterako, homofobia eta misoginia lotuta daudela ulertzeko.
5 Iturria: Emakunderen terminoen glosarioa. Gazte Aukera webgunetik ateratakoa:
6 Iturria: Euskaltzaindiaren hiztegia
7. Iturria Josetxu Riviere Pikarako Glosario Feministan: http://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php? 7 lg=eu&let=a&ter=androzentrismoa
8. Iturria ‘Moscas de colores’ LGTB webguneko glosariotik euskaratua: http://www.moscasdecolores.com/es/ 8 glosario-lgbt/1160-binarismo-de-genero
June Fernandezen (Pikara Magazine) Euskararen Erabilera Inklusiboa ikastarotik jasoa.
Pasartea
Txanponak
Atea irekitzen zuen moduagatik igartzen zenuten zelan zetorren txikiteotik. Giltza sartu baino lehen oin puntarekin atea jotzen zuela entzuten bazenuten, kargatuta zetorrela igarrita, gelan geratzen zineten Libe eta biok. Berokia sarreran utzi eta praketatako poltsikoak husten zituen han eta hemen; sarrerako kristalezko hautsontzian, egongelako mahaiaren gainean, edo bere ohe ondoko mahaitxoan agertzen ziren txanponak. Prakak kentzean egurrezko behegainaren gainean txanpon zaparrada ekiditeko egiten zuen. Zuek zain egoten zineten. Aita sukaldera sartzean, txapon batzuk lapurtzen zenizkioten. Ez zuen inoiz igarri, edo hori pentsatu duzue beti. Arrautza frijituak egiteko eskatzen zion amari. Edaten zuenean, beti eskatzen zizkion arrautza frijituak. Puntillekin. Haren aho ertzean gorringoaren arrastoa gogoratzen duzu, Libe eta biok gabon esatera sukaldera sartzen zinetenean.
Aitaren etxea
Karmele Jaio
Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria
Aitaren etxea
Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz. Akademiakide batek idatzi bezala, “literatura heldutasunera iritsita” aurkituko du irakurleak lan honetan.