*Ake ..., *Si ..., *Asike ..., *Jake..., *Eske...
Gaztelaniatik hartutako esapide horiek zabaldu egin dira euskaldunon artean. Saiatuko gara saihesten.
- * Ake bai asmatu! Baietz asmatu!
- * Eske gurekin gustura dabiltza. Gurekin gustura dabiltza eta.
- * Ez dakizu, asike isildu. Ez dakizu, eta isildu! Ez dakizu; beraz, isildu!
- * Jesartzeko? Si jesarrita nago! Beti niri esan behar didazu?
Jesartzeko? Jesarrita nago eta! Beti niri esan behar didazu?
- * Aber noiz egoten garen elkarrekin! Ea noiz egoten garen elkarrekin!
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Azalpenak nahi badituzu gai honi buruz, sakatu HEMEN
Iritzia
Existitzen ez den pertsona batekin hitz egiteagatik, badela eta zure ondoan dagoela sinesteagatik, eroetxe batean sar zaitzakete eta oro har guztiok ulertuko genuke hori, baina, eta hau Teleberrian ikusi dut, ez dakit zein katetan, Espainiako printzeak santu bati eskatzen badio krisia arintzea, inork ez du ezbaian jartzen bere osoan ote dagoen. Eta harritu egin naiz, zinez!
Txuma Murugarren