BAT
Gaur egungo euskaran gehiegitxo erabiltzen da BAT zenbatzailea. Ez litzateke erabili behar, esaterako, zenbakaitz diren izenetan: hotz, beldur, lotsa…
*Beldur BATsentitu nuen! Beldur handia sentitu nuen!
*Haize BAT altxa zen! Haize handia altxa zen.
*Zarata BAT dago! Hau da zarata hau!
Erdararen eraginez, HUTS izenondoaren ordez, BAT eta BATZUK erabiltzen ditugu:
*Hori alfer BAT DA. Hori alfer HUTSa da.
*Mutil hori gezurti BAT da. Mutil hori gezurti HUTSa da.
*Horiek lapur BATZUK dira. Horiek lapur HUTSak dira.
*Kakati BATZUK zarete! Kakati HUTSak zarete!
OrduBETE, asteBETE, urteBETE erabili beharrean BAT zenbatzailea erabiltzen dugu. Horrelakoetan egokiagoa da jatorrizko esapideak erabiltzea:
OrduBETE barru itzuliko naiz. *Ordu BAT barru itzuliko naiz.
AsteBETE falta da amaitzeko. *Aste BAT falta da amaitzeko.
Mikeltxok urteBETE dauka. *Mikeltxok urte BAT dauka.
Edalontzi BETE ur edan du. *Edalontzi BAT urez beteta edan du.
PASARTEA
Ernest Jungerrek ehun urte bete zituenean ehun kandela jarri zizkioten tartaren gainean. Eta hala esan omen zuen, ederra zela ehun urte betetzea, batez ere ehun kandelak putzaldi bakarrean itzaltzeko bezainbeste indar badenean.
Joxean Agirre. Gizajoen katalogoa