Zer da genero-identitatea edo sexu-identitatea?
Genero-identitatearen edo sexu-identitatearen arabera, pertsonak hiru taldetan sailka daitezke:
Familia Politika eta Aniztasuna
Artikulua
Belarritakoek markatzen gaituzte
Gure belaunaldiko emakumeoi, jaio bezain laster, oraindik amategian geundela, gauza bi egiten zizkiguten: bataiatu eta belarrietan zuloak, belarritakoak janzteko. Orduan bataioa derrigorrezkoa zen, eta Euskal Herria katolikoegia sakramentu garrantzitsuenari uko egiteko. Ahalik eta lasterren kristau bihurtu, hiltzeko arriskua bizia zelako. Zeremoniara ama ezin zen joan, batetik klinikan zegoelako, eta bestetik elizan sartzeko ezpurua zelako, berrogei egunez lohia Elizaren begietan. Aurreragoko emakumeek etxetik ere ezin zuten irten koarentena bitartean, andrazkoa izatea beti izan delako kontu zikina gizarte atzerakoiarendako; hain zikina, non Ama Birjinaren tituluetako bat “sortzez garbia” den, bekaturik gabekoa, alegia. Garbia. Hara hor gakoa, araztasuna. Detergente merke baten iragarki iruzurtia dirudi guztiak.
Ez dakit zein ordenatan izaten zen belarriak zulatu eta bataiatzearena, baina markatuta irteten ginen sortu ginen ospitaletik. Izan ere, bataioa eta belarritakoak markak dira. Bata, erlijio marka, sekula ez digutena kenduko, inoiz ez gaituztelako euren erregistroetatik ezabatuko, apostasiak apostasia. Bestea, emakume marka.
Janzteko osagarriak oso gustuko ditut, eta, zelan ez, belarritakoak. Ez dakit zenbat pare ditudan, azken boladan 3-4 baino erabiltzen ez ditudan arren. Urteekin metatu ditudanak, batzuk, bakarka, galdu eta apurtu bazaizkit ere. Askotan oparitu didaten apaingarria, esker oneko erregalua.
Aurten Zinegoak jaialdiak arreta jarri nahi izan du sexu-aniztasunak gizabanako gisa ematen dituen aukeren aniztasunean. Emakume cis lesbianak, gizon trans heterosexualak, pertsona bisexualen arteko bikoteak… Izan ere, sexu-aniztasunari heltzean, pertsonen orientazioan bakarrik geratzea errealitatea mugatzea da. Izateko, adierazteko, sentitzeko edo maitatzeko modu asko dago, ñabardura asko daude.
Facebookera irudia igotzean, sare sozialak zentsuratu egin du; antolatzaileen esanetan, zentsura bi emakume biluzik eta elkar besarkatuta agertzeagatik jasan dute. Azkenik, Facebookek atzera bota du irudia partekatzeko debekua.