neskazahar Modu gaitzesgarrian gaztea ez den emakume ezkongabea izendatzeko erabiltzen den hitza.
Gizonik ezagutu ezean neskazahar geldituko
Mutilzaharra edo donadoa, gizonezkoei buruz, eta neskazaharra edo mutxurdina, emakumezkoei buruz, ezkongabeko helduak, bikotekidea bilatzeko asmorik gabekoa edo aurkitzeko itxaropena eskasarekin, izendatzeko erabiltzen den mespretxuzko hitzak dira, bereziki ezkontza eta familia heterosexualen ereduak nagusitu diren gizarteetan.
Wikipedia
Neskazahar: solterona
Hobe dun neskazahar Peru traketsaren emazte baino: es mejor que te quedes solterona a que te cases con el vago de Peru
Elhuyar
Artikulua
Neskazaharrak
Neskazaharren ideia aspalditik neukan buruan: nire bizitzan halako batzuk egon dira, eta gerora aztertu dut nola begiratzen nituen. Gainera, iruditzen zait pendiente dagoela aitortza sozial bat emakume haiei: bizitzeko modu bat zen haiena, gaur egun nahiko zabalduta dagoena baina ez duguna lotzen neskazaharrekin, bikotekiderik gabe bizi ziren emakumeekin.
Ezkongabetasunak, batez ere emakumezkoenak ez du izan herriaren harrera onik. Horregatik neska gazteek, mutilek gutxiago, besteak beste San Antonio, San Miguel eta Magdalenarengana jotzen zuten senargai eske. Eskaria egiteko moduak desberdinak ziren; Urkiolan, esaterako, santutegian horretarako zegoen panel baten buruorratzak sartzen zituzten, buru belzduna senargai beltzarana gura izanez gero eta buru zuriduna errubioa nahi zutenek. Beste bide bat santutegi aurrean dagoen harriaren inguruan hiru buelta ematea zen. Beste baseliza batzuetan kanpaia jo, toki berezi batetik pasatu edo gauza zehatz bati mosu ematen zitzaion…
Miren Amurizak Muxurdin idatzi zuen gai honi buruz.
Ahotsak