Plural hurbila
“Ikasturte honetan, neguan egokitu zaigu 2. mailakooi igeriketa ikastaroa egitea”.
1/ Euskaraz (zenbat eta mendebalderago, sarriago –dirudienez–), nolabait esanda hurbiltasuna adierazteko erabiltzen da plural hurbila (–OK):
• Lehen pertsona (ni / gu) tarteko denean:
“EmakumeOK mugitzen dugu mundua” zioen hasierako pankartak.
• Bigarren pertsona (hi / zu / zuek) tarteko denean:
Ekitaldian parte hartu duzuenON lana eta presentzia izan dadila beste askorentzat eredu eta gonbita.
• Baina, bi kasu horietatik aparte, baita erreferentea hurbila denean ere, denboran zein espazioan:
EAEn atzerritar gehiegi dagoela pentsatzen dutenen kopurua bikoiztu egin da azken lau urteOTAN
EAEko hiru herrialdeOTATIK Europara lan bila joan diren gazteen kopuruak ehuneko 65 egin du gora aurten.
• Edo erreferentea testuan bertan hurbil dagoenean (“aipatu ditugun horiek” edo “aipatuko ditugun honako hauek” esanez bezala):
Edozein zela ere Unibertsitate Legearen testua, ezezko botoa emango zutela agertu zuten hasieratik bi alderdiOK [Lehenago aipatu dira alderdiak; anafora da]
Literaturan topatu dut nik freskura; irakurtzea deliberatu nuen honako liburuOTAN: Alejandro Zambraren Bonsai narrazioan, Patxi Salaberriren No (Poema akrilikoak) izenekoan, Leire Bilbaoren Ezkatak poemarioan eta Peru Magdalenaren Lile harrigarrian. [Geroago aipatzen dira liburuak; katafora da]
2/ Bizkaieraren eremuko zenbait hizkeratan, singularrean ere erabiltzen dute artikulu hurbila, NON kasuan: aspaldion, aurton, berton…
http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/556
Artikulua
Zerbait kezkagarria dago emakumearen itxuran, baina ez da gai izan zehazteko zen den. Orain badaki. Ez du bekainik. Bekainak erauzi edo moztu egin ditu; edo, beharbada, inoiz ez zaizkio hazi. Emakumearen ile horail, urri eta atzeraka estutuaren azpian, kopeta zabal eta biluzi bat hedatzen da, bere eskua bezain zabala. Zeruko urdina baino ilunagoak diren haren begiek lasaitasunez begiratzen dute, segurtasunez. Nigan zehar ikusten du, pentsatu du berak, hizketaldi honetan guztian zehar. Ez da hasieran uste izan duen bezain gaztea. Hogeita hamar? Hogeita hamabost?
Jesusen eskola-egunak
J.M. Coetzee (Aritz Gorrotxategik itzulia)