Baldintza eta kontrastea
Hiztun batzuek kontrastea adierazteko erabiltzen dute baldintza. Ez da egokia halako erabilera:
*Gaur eguraldi ona egin badu, bihar eguraldi traketsa izango dugu.
Kontrastea adierazteko halakoak erabil ditzakegu:
Gaur, eguraldi ona egin du; bihar, (aldiz,) eguraldi traketsa izango dugu.
Beste adibide batzuk:
*Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin badu, Donostiakoak behera egin du.
Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du, eta Donostiakoak (, berriz), behera.
Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du; Donostiakoak (, berriz), behera.
*Lehen politikak agintzen bazuen, orain merkatuak agintzen du.
Lehen politikak agintzen zuen; orain (, ostera), merkatuak agintzen du.
EHULKU
Baldintzako ariketak, nahasian:
ARTIKULUA
Komunikaziotik inkomunikaziora
Zergatik egiten diogu irri ordenagailuari, mugikorrari, pertsonari egin beharrean? Zergatik ez dakigu aurrez- aurre ahoz komunikatzen geure egunerokoa edonon argitaratzen badugu? Zergatik gara ausartago, eta zergatik desagertzen da lotsa pantaila baten aurrean gaudenean? Zergatik ez gara gorputzarekin komunikatzen hau bada geure ispilu nagusia?
Osorik irakurtzeko: