EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (II)
Ø Bezala
*Arantxa neskame bezala joan da Arantxa neskame joan da
*Gidari bezala izendatu zuten Gidari izendatu zuten
Inauterietan pailazo bezala jantzi nintzen Inauterietan pailazo jantzi nintzen
Ø Bihurtu
*Ura ardoa bihurtu zen Ura ardo bihurtu zen
Ø -tak / -ak
*Nire ikasleak oso neska-mutil saiatutak dira
Nire ikasleak oso neska-mutil saiatuak dira
Pasartea
Euskaldunen %23k daukate ohitura euskarazko liburuak irakurtzeko —euskarazko liburu bat azken hilean—; erdaraz irakurtzeko ohitura, berriz, euskaldunen %54k. Zenbakitan: euskarazko ohiko liburu irakurleak 172.000 dira; erdarazko ohiko irakurle euskaldunak, 402.000.
Ea pasarte hau gustuko duzuen. Badaude liburu batzuk euskaraz bakarrik irakur ditzakegunak…
“Aitor du: normala izan nahi nuen. Behintzat nire izate ustez hain periferikoaren alor batean erdigunekoa izan nahi nuen, ohikoa, konbentzionala. Monogamoa, heterosexuala. Jarraitzaile leial bat eduki, kontzertu galeria tanatorio afari ezkontzetara inoiz ez gehiago bakarrik joan, une terribleetarako larrialdi-zenbaki bat markatu ahal izan, desleku desordu deseran ez bizi, taldean integratu, inguratzen ninduen mundu txikiari frogatu neu ere banintzela maitatua izateko modukoa.
Edonor eta guztiok bezala, funtsean.
Hipoteka, zakurra, lorategia”
Danele Sarriugarteren “Erraiak” liburutik jasoa
Booktrailerra
…eta badauka beste bat kalean. Hau da Azala erre liburuaren booktrailer ikusgarria
Gaztezulon erreportaje polita egin diote