Haurrekin erabili ohi dugun hizkera, askotan, oso zatarra da. Oso ohikoa da gure seme-alabei horrela hitz egitea. Ea aholku hauekin konturatzen garen horretaz:
Ø Gaztelaniazko egiturak baztertu
• *A lolo joango gara? Lo egitera joango gara?
• *Gura duzu gozokis?
Gozokiak nahi dituzu? Nahi duzu gozokirik?
• *Kontuz! jausi egingo zarela Kontuz! jausi egingo zara
• *Laztana, bota siesta! Laztana, egin lo kuluxkatxoa
• *Mikelek jo egin dit .Mikelek jo egin nau. Mikelek ostikada eman dit
• *Nahi duzu gehiago oilaskoa? Nahi duzu oilasko gehiago?
Jango duzu oilasko gehiago?
•* Nik de fresa nahi dut Fresazkoa edo mailukizkoa nahi dut.
•* ¡Qué rico! Bai gozoa! Ze gozo!
• *¿Te gusta el gorria? Gorria gustatzen zaizu?
• *Umearen zorionak dira Umearen (urtebetze-) eguna da.
•* Zerez/zertaz mozorrotuko zara? Zer mozorrotuko zara?
Ø Erdarazko txikigarririk ez erabili
• *Egingo dugu lolitos? Lo egingo dugu?
• *Hartu txupetito/bolsita Hartu txupetetxoa/poltsatxoa
Ø Hitzei -a artikulua jarri / No olvidéis poner el artículo -a
• *Jango duzu bokadilo? Jango al duzu bokadiloa?
• *Nahi duzu yogur? Nahi al duzu jogurta?
Kuku. Euskaraba
Artikulua
“Por supuesto, estoy a favor del bilingüismo” esan zidan nire euskalduntasunari kontuak eskatzen ariko balitzaio bezala, eta ni euskaraz hasi nintzaion natural-natural eta kortesia osoz, baina berehala ohartu nintzen zerbait larria gertatzen hasia zitzaiola nire solaskideari, begirada ilundu eta kopeta belztu baitzitzaion, eta segidan jakin nuen horren arrazoia, esan baitzidan, gaztelaniaz esan ere, ez nintzela batere tolerantea, nik banekiela berak ez zekiela euskaraz, eta orduan nik erantzun nion, oso kastellano klaroan erantzun ere, elebitasunaren alde egotekotan, ni nintzela hori eta ez bera, berak euskara ikasten ez zuen bitartean berarekin gazteleraz hitz egitera behartzen ninduela bere elebitasunaren aldeko jarrera por supuestoak, baina ez dut uste ulertu zidanik, edo bai, ondo ulertu zidan, ez dakit, bizkarra erakutsi baitzidan purrustaka…
Purrustaka. Anjel Lertxundi
Konturatu zarete pasarteak ez duela punturik?
Beti gomendatzen dugu esaldi luzeak laburtzea, edo puntuekin moztea. Anjel Lertxundik lortzen du bere mezua argi eta garbi adieraztea, esaldi luze hori moztu gabe. Artista da gero!
Poesia
Espero dut nire egunen bukaeran
diru asko ez edukitzea banketxean.
Ez nituzke nire oinordekoak
apurrengatik borrokan ikusi nahi.
Bizitza erabat aprobetxatu ez nuen seinale litzateke.
Lagunei ez niela behar adina lagundu.
Maiteei ez niela bizitza
erosoago eramaten erabat lagundu.
Opari garrantzitsu batzuk ez nituela egin.
Ez nuela behar adina xanpainik edan.
Niri dirua soberan geratzen bazait
zerbaitek huts egin duen seinale.
Ez al nituen liburuak erosi, irakurri ezin ahala?
Ez al nituen puru habanoak erretzen, astean hirutan?
Nolatan irabazi nuen
xahutu nezakeen baino diru gehiago?
Nire lanak halako garrantzia izan al zuen
botereak diruarekin estali eta ilundu nahi izateraino?
Nolatan hartu nuen lo
diru hura merezi nuela pentsatzeraino?
Nire egunen bukaeran ehun mila euro banitu,
esate baterako, hilotzik miserableena nintzateke,
bizitzaren helburutzat
dirua pilatzea daukan gizarte bati
arrazoia emango niokeelako.
Espero dut nire azken egunetan
Pako Aristi