Idazkera okerrak: *1go, 1.go / Idazkera zuzena: 1.
Nahiko uste orokorra da “lehenengo” ordinala zenbakiz 1go idatzi behar dela. Zenbaitek 1.go ere idatzi izan dute. Uste okerra da hori, 1. idatzi behar da nahiz eta ez ahoskatu garren.
Hortaz, idazkera okerrak dira maiz ikusten edo irakurtzen ditugun *1go ebaluazioa, *1.go ebaluazioa, *1go maila, *1.go maila, *1go zikloa, *1.go zikloa, *1go ariketa, *1.go ariketa…
Honela idatzi behar dira horiek guztiak: 1. ebaluazioa, 1. maila, 1. zikloa, 1. ariketa…
OHARRA. Honatx, hitzez hitz, besteak beste zer dioten Euskaltzaindiaren onespena duen Ortotipografia izeneko liburukian, 48. orrialdean:
Sailkapenak eta zerrendak taula erara idaztean, puntuz adierazi behar da beti ordinalaren -garren atzizkia. Horrelakoetan, ez da ezer jarri behar puntuaren ondoren: ez mugatzailerik eta ez marka tipografikorik.
EGOKI DESEGOKI DESEGOKI
1. Urlia 1.a Urlia 1.- Urlia
2. Sandia 2.a Sandia 2.- Sandia
3. Berendia 3.a Berendia 3.- Berendia
https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2017/09/27/idazkera-okerra-1go-idazkera-zuzena-1/
Artikulua
Jose Luis Zumeta
Zer zen nahi zenuena, margotuz bizitzea, edo margolariak bezala bizitzea?
Biak batera. Parisko bizitza bohemio hark izugarri erakartzen ninduen, pintatu pixka bat, libre ibili, hori dena. Baina margotzeko antsiaz ere bizi nintzen, nik orduan uste nuen pintura bizitza baino inportanteagoa zela.
Zenbat sosekin abiatu zinen?
Batere gabe. Eta frantsesik ere jakin gabe.
Et alors? Continue, continue...
Ba, hara iritsi eta segidan, kasualitatez, Rafa Balerdi ezagutu nuen. Hark esan zidan nola batzuk papera biltzen ibiltzen ziren. Almazen batera joan nintzen eta han mundu osoko jendea aurkitu nuen, denak ere etxez etxe paperak biltzen ibiltzen zirenak. Etxeetara igo, papera hartu, lotu, paketeak egin, eta ekarri, egunero zortziehun kilo edo mila bildu behar ziren. Lana gogorra zen, goizean hasi eta berandura arte, baina astean hiru edo lau bider eginez gero bizitzeko beste ateratzen zen. Hartantxe jardun nintzen, eta gainontzeko denboran, eguraldi ona bazegoen margotzen aritzen nintzen. Klariona hartu, espaloi gainean jarri, eta lurrean margotzen nuen, marrazki klasikoak, Gioconda eta holakoak, jendearen gustukoak, gero dirua bota zezaten. Rafa eta biok ibiltzen ginen hala, Saint Germainen, Saint Michelen, auzo Latinoan.
Eta Montmatren?
Montmatrera ere joan ginen, baina hura mafiek dominatzen zuten. Hasi ginen margotzen, eta ez ziguten utzi, alde egin behar izan genuen, ez zuten jende berria onartzen. Orduan jo genuen klarionarekin kalera, espaloi gainetara. Eta egia esan txoratzen ibili nintzen, kontentu, egunero ez nuen jaten, baina niri orduan ez zidaten batere inportarik jateak eta holako gauzek.