Nahiz eta gaur egun oso zabalduta dauden APUR BAT…-AGO, edo PIXKA BAT…-AGO moduko esapideak, jatorragoak dira -XE eta –TXO atzizkiez eratutako esapideak. Adibidez:
Gaur APUR BAT hobeto nago Gaur hobetoTXO nago
APUR BAT geroago irten da GeroXEago irten da
Zoaz APUR BAT harago Zoaz haraXEago
Bota ur APUR BAT gehiago Bota ur gehiXEago
PIXKA BAT ahaztuta daukat AhaztuXEa daukat
Artikulua
Immigrazioak ez dit beldurrik ematen niri.
Immigrazioarekin ikaratu nahi nautenek beldurtzen naute benetan.
Gizakiok beldurra izaten dugu, beldur anitz, askotariko ikarak,
baina beldurra ez da sentsazio natural bat,
hotza edo mina izan daitezkeen bezala.
Beldurra eraikitako sentimendu bat da,
erakutsi diguten horiek guztiek sorrarazitakoa.
Josep M. Terricabras