AGURRARI NOLA ERANTZUN
Entzun hemen: http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/1219520/audioa--ibon-sarasola--agurrak--mezularia/
- Ez da gomendagarria berriz erabiltzea (Gaizki dago)
- Ez da gomendagarria BERDIN erabiltzea
Euskadi Irratiko elkarrizketa batean Ibon Sarasola euskaltzainari galdetu diote zein den esamolde egokiena agurrari erantzuteko, hau da, egun on esaten dizutenean nola erantzun:
- Erantzun klasikoa, tradiziokoa eta literaturan gehien erabiltzen dena: baita zuri ere, baita hiri ere, baita zuei ere.
- Garai batean, Auspoan eta tankera horretako liburuetan: igualmente erabiltzen zen. Etxean ere bai, ondo lo egin esan eta igualmente erantzuten zen.
- Gero, berdin sartu da. Plaga bat da, denetarako erabiltzen da.
- Dezente erabiltzen da egun on, edo gabon errepikatzea, hitza errepikatuz erantzutea alegia.
Beste aukera batzuk:
- Halan ekarri: ez du entzun, ezta idatziz ikusi ere.
- Egun on deizuela: gehiegizkoa da. Nahikoa da egun on esatearekin.
Garai batean, egun on eta gabon besterik ez zen erabiltzen. Gaur egun, horiez gain, arratsalde on, eguerdi on...erabiltzen dira. Ez zaio gustatzen (egon zen kanpaina bat eguerdi on erabiltzearen kontra).
Gomendioa:
- Egoera formaletan:
Baita zuri ere (hiri, zuei);
Errepikatzea egun on edo gabon.
- Ez da gomendagarria *berriz erabiltzea.
Egoera formaletan zaindu behar dira esamolde horiek, baina intimitatean, norberak aukeratuko du erabiliko duena.
ARTIKULUA
Ni haur nintzela zortzi lagun bizi ginen 50 metro koadroko etxe batean: aita-amak, lau senide, izeba bat eta aitona; eta ez genuen autorik, ezta autoa erosteko inolako aukerarik edo asmorik ere. Orain autorik gabeko andre-gizon bikote bat eta haien bost seme-alabak bizi dira behiala gurea izandako etxe hartan. Marokotik etorriak dira ordea, horra hor aintzat hartu beharreko xehetasun garrantzitsu bat, funtsezkoa, adierazgarria, erabakigarria. Lehen normala zena jasanezina zaigu gaur egun, baina guretzat jasanezina den hori normala da oraindik ere beste batzuentzat. Zein ote da benetan guztioi dagokigun edo legokigukeen neurria?
Txistu eta biok. Juan Luis Zabala
MUSIKA