DAGOKIONEZ / DAGOKIONEAN
DAGOKIONEZ
Dagokion bezala.
Niri dagokidanez, egon zaitez lasai. *Nire dagokidanean, egon zaitez lasai.
Matematikari dagokionez… *Matematikari dagokionean…
Eginkizun guztiak beteko ditu, hitzeko jendeari dagokionez.
Eginkizun guztiak beteko ditu, *hitzeko jendeari dagokionean.
DAGOKIONEAN
Denborazko esaldietan erabiltzen da; noiz.
Dagokionean egiten du lan.
*Honi dagokionean…Honi dagokionez…
Dagokizunean hitz egingo duzu.
Dagokidanean hasiko naiz kantatzen.
Beste adibide bat:
Uxueri DAGOKIONEZ / Uxueri DAGOKIONEAN
Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira.
“Uxueri dagokionean” denborazko esaldia da soilik, eta hau esan nahi du: Uxueren txanda denean, Uxueri dagokion garaian, Uxueri dagokion unean… NOIZ galderari erantzun behar dio beti. Beraz, ez da zuzena beste esanahi batekin erabiltzea.
“Uxueri dagokionez” egiturak, berriz, bi esanahi ditu:
a) Uxueren inguruan
b) Uxueri dagokiolako
Euskal Herriko Unibertsitatea EHULKU
Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarriak eta misteriotsuak dira, baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak.
BATUTA, dakigunez, orkestrak eta abesbatzak gidatzeko zuzendariak esku artean hartzen duen makilatxo fina da. Ez da guztiz beharrezkoa, hala ere. Badira bai orkestra zein abesbatza zuzendariak batuta gabe zuzentzen dutenak. Baina, ohikoena, orkestra batutarekin zuzentzea da eta abesbatza batutarik gabe, nahiz eta AEBn abesbatzak batutarekin zuzentzen ikustea ohikoa den.
Teoria ezberdin anitz dauden arren, esan liteke, batutak gehiago markatzen duela, edo hala iruditzen zaie, bederen, Orkestra eta Abesbatza Zuzendaritzarako ikasten ari diren musikari gehientsuenei. “Batuta gehiago ikusten da eskua baino, zure besoaren luzapena dela esan ohi da, baina urduri bazaude, nabarmenago gelditzen zara” esango dizute.
Aurreko astean, Andoaineko Bastero kulturgunean Orkestra Sinfoniko gazte baten ekitaldia izan zen ikusgai eta, bertan, Orkestra eta Abesbatza zuzendaritzarako ikasten ari diren zazpi gaztek parte hartu zuten: lau gizonezkok eta hiru emakumezkok. Bakoitzak obra bana zuzendu zuen. Gizonezkoek, guztiek, batutarekin zuzendu zuten eta emakumezkoek, guztiek, batuta gabe.
Deigarria egin zitzaion gertaera publikoari. Hainbeste, ezen eta ekitaldia bukatu zenean, interpretatu zituzten obrei eta bakoitzaren zuzendaritzarako ezaugarriei buruz hitz egiteaz gain, batutaren erabilerari buruz galdetu zitzaiela. Emakumezkoei egin zitzaien galdera, egia esan. Eta erantzuna hauxe: “irakasleak guztioi oparitu zigun batuta bana baina guk (neskok) erabaki genuen batuta gabe zuzenduko genuela”. (azpimarra gurea da)
https://zuzeu.eus/azala/2019ko-6-astea/