Sendotuz doa klima aldatzen ari DELAKO hipotesia.
*Sendotuz doa klima aldatzen ari DELAREN hipotesia.
“…deN hipotesia zuzena da, baina nahasgarri gerta daiteke zenbait testuingurutan”
Biztanle kopurua linealki aldatu DELAKO hipotesia aplikatu dugu.
*Biztanle kopurua linealki aldatu DELAREN hipotesia aplikatu dugu.
*Biztanle kopurua linealki aldatu DENAREN hipotesia aplikatu dugu.
*Biztanle kopurua linealki aldatu DENEKO hipotesia aplikatu dugu.
HIPOTESIA erabili beharrean, beste izen batzuk erabil ditzakegu:
Atal guzti-guztietan lankidetza behar DELAKO IDEIA sustatu beharra dago.
Denek mahai baten inguruan bildu behar DUTELAKO ONDORIOA atera dute, azkenik.
EHU, Euskara Zerbitzua. Ehulkuren aholkuak.
Artikulua
Goizean goizeko abenturak
5. solairuan nago, eskaileren arteko hutsuneari begira. Argia itzalita dago, eta itzal arraroz beteta dago eraikina. Beldurgarria da, eta tentagarria aldi berean. Nire eskuinean, igogailu segurua: jaisteko modu azkar eta arriskurik gabea. Ezkerrean, eskailerak. Eskailera misteriotsuak; ate guztien aurretik pasatzean irekiko diren beldurrez.
Ez, ez dut igogailua hartuko, eguna abentura batekin hasiko dut. Eta, gainera, argia ere ez dut piztuko, ze ostia. Korrika jaitsi ditut eskailerak, binan-binan. Solairu bat gutxiago. Soinurik ez; isiltasun deseroso eta kilikagarria. Beste bat; goizean goizeko errietaren bat jasotzen ari da norbait 3. pisuan. Bigarren pisua; ia-ia egin dut estropezu, eta bihotz-taupadak gehiago igo zaizkit oraindik. Lehena; banago ia! Eta iritsi naiz solairu nagusira azkenean: arnasestuka, bihotza guztiz alteratuta, eta aurpegia gorri-gorri.
Orduantxe irten da gizon bat igogailutik. Lasai, kezkarik gabe, traje guztiz plantxatua inongo izerdi tantarik gabe... Hasiberri hauek ez dakite adrenalina zer den ere.