BEZALAKO
Gaztelaniaren eraginez, «bezala» eta «bezalako» konparazioetatik atera eta beste eremu batzuetara eraman ditugu. Orain ez da arraroa izaten «bezalako» zerrendei bide egiten aurkitzea euskarazko testuetan.
Zerrendak aurkezteko, euskaraz beste baliabide batzuk ditugu: «hala nola», «eta beste hainbat»...
Eider Santisteban, Gontzal Fontecilla
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1317974792
PASARTEA
(...)Senarrak gogoan du behin torturatu bati irakurri ziona: torturatzaileen errutina ikustea bezain gogorra izan omen zitzaion komisariatik irtendakoan loreak ikustea balkoietan. Zeru-lurrak ez dira lehertu, eta lore horiek hor! (...).
ZU
Anjel Lertxundi
MUSIKA / BIDEOA
Negu Gorriaken "Kolore bizia" kantuaren bertsio ederra egin dute Lain taldeko Leire Berasaluzek eta Kristina Aranzabek.