ARABERA
Kalko oker batzuk:*
Galdegaia + -en ARABERA
-* Nori galdetzen diozun ARABERA erantzun ezberdinak jasotzen dituzu.
- Galdera hori nori egiten diozun, (horren arabera) erantzun ezberdinak jasotzen/jasoko dituzu.
- Erantzunak diferenteak izaten dira; nori galdetzen zaion, jakina.
-* Norentzat denaren ARABERA, txostena desberdin egituratu behar izaten da.
- Txostena norentzat den, desberdin egituratu behar izaten da idazkia (/idatzia/azalpena).
- Txostenaren hartzailea nor den, modu batera edo bestera egituratu behar izaten da txostena.
Egitura hauek ere okerrak dira:
-* Nor den(aren) ARABERA
- *Zer eskatzen duzun(aren) ARABERA
- *Nori eskatzen diozun(aren) ARABERA
-* Nola definitzen dugun(aren) ARABERA
SEGUN
Erregistro zainduan ez da egokia erabiltzea SEGUN:
- Segun nolakoa den
- Nolakoa den arabera
- Nolakoa den
Perpaus hau okerra da guztiz:
- Etorri den ala ez arabera
- Etorri den ala ez
http://www.ehu.eus/documents/2660428/6573415/-EN-arabera.pdf
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena