a organikoa duten hitzak
Ohiko hutsa da bidai bat idaztea bidaia bat idatzi ordez. Bigarrena da zuzena, -a hori berea baitu, eta ez artikulua. Kontrakoa ere gertatzen da zenbaitetan: adibidez, garrantzia handia idaztea garrantzi handia idatzi ordez.
Partitiboa eranstean ere kontuan hartu behar da -a organikoa den ala ez; horregatik, lotsarik idatzi behar da, eta lotsik.
Hona hemen zenbait hitz arazotsu:
'-a' organikoa duten hitzak (eta atzizkiak)
'-a' organikorik ez dutenak
animalia
antz
arnasa
garrantzi
bidaia
gizadi
emaitza
ikurrin
esperientzia
kai
gizateria
legedi
hezkuntza
sen
hizkuntza
txapel
legeria
txatar
lotsa
txistor
ordena
-di
pertsona
polizia
probintzia
-eria
-keria
Berria. Estilo liburua
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Pasartea
Beti gorrotatu izan dut telefonotik musuen hotsa imitatzea; gaztetan kosta egiten zitzaidan deliberatzea; berrogei urterekin erabat barregarria iruditzen zitzaidan; neure burua behartu nuen, ordea, baina eskegi eta segituan bakardade izugarri batek harrapatu ninduen, eta ulertu nuen ez nuela sekula berriz Myriami deitzeko adorerik izango: telefonotik ezartzen zen hurbiltasun sentsazioa bortitzegia zen, eta geroko hutsunea, krudelegia.
Sumisioa
Michel Houellebecq Gerardo Markuletak itzulia