Bailitzan, bailitzen, bailiran, bailiren...
Forma arazotsutzat jotzen ditu Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak
bailitzen (bailitzan), bailiren (bailiran), bailuen
eta kidekoak, eta tradizio urria dutela dio (EGLU-V, 371. orrialdea). Beraz, «balitz bezala» erakoak dira gomendatzekoak.
urrezkoa bailitzen/bailitzan
urrezkoa balitz bezala
ikusezinak bailiren/bailiran
ikusezinak balira bezala
Monfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak
Patxi Petrirena
Pasartea
Tere Irastorza idazlea, heriotzari buruz (I)
(…) Noiz jabetzen zara bakarrago zaudela? Bada, lehen beste pertsona batek okupatzen zuen espazioan oroitzapena geratzen denean. Ez dago pertsona hori fisikoki, baina zure oroitzapena ere espazio bat da eta idaztea da hirugarren espazio hori bilatzea gauza konkretuetan. Eguneroko bizimoduaren arruntasuna ekarri nahi izan dut, han bizi direlako ez daudenak ere, eta hantxe berriz izan gaitezkeelako elkarrizketa baten barruan.
Ogia erosterakoan, esaterako.
Adibidez. Une horietan sortzen dira galderak. Batzuetan badirudi idazleek bakarrik dituztela erreflexioak, baina eguneroko bizimoduan daude. Ogia erostera zoazenean, txanponari begiratzen diozunean, pasta prestatu behar duzunean birentzako izan beharrean batentzako…
2ZIO-"Gure barrenetatik"