ERABILERA OKERRAK IV
· Euskaraz egokiak ez diren hainbat egitura aztertuko ditugu gaur:
*Isabel, nerbiosa al zaude? Isabel, nerbioso (urduri) al zaude?
*Musika klasika gustatzen zait. Musika klasikoa gustatzen zait.
*Perpaus erlatiba da hori. Perpaus erlatiboa da hori.
· Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik gorena baita.
*Mikel da anaia nagusiena. Mikel da anaia nagusia.
· Oso graduatzailaren balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta oso desegokia da hori euskaraz:
*Ez naiz trebeegia. Ez naiz oso trebea.
*Ez da azkarregia. Ez da oso azkarra.
· Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:
*Ez dut gehiegi ulertu. Ez dut asko ulertu.
*Margolan hori ez dut gehiegi atsegin. Margolan hori ez dut asko atsegin.
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Iritzia
Ikasi nuen gazteleraz. Egin ere egin dut askotan. Askotan beharturik; hobetsita zenbait aldiz. Baina neure buruari ez diot inoiz erdaraz egin. Horregatik miresten ditut hainbeste ahalegindu, ikasi, jardun… eta egun batean krak!, eteteko gai direnak, euren baitarako «qué bien estoy» esatetik «ederki nago ba!» esatera jauzi egin dutenak. Bejondeiela.
Andoni Egaña