SIGLAK
Sigla letra larriz eta jarraian idazten da; alegia, letra artean punturik gabe.
- EB (Europako Batasuna).
- AEB (Ameriketako Estatu Batuak).
Sigla bat lehendabizikoz ematen dugunean testu batean, komenigarria da
siglaren azalpena ematea.
- UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea)
- Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).
Siglak deklinatzeko garaian, ahoskeraren eta izen bizigabeen arabera deklinatzen dira eta deklinabide-atzizkia marratxorik gabe lotzen zaie gehienetan.
- EBko (e-be-ko).
- EHEk (e-hatxe-e-k).
Zenbait kasutan marratxoa jarri egin behar da:
1. Siglaren amaieran eta atzizkiaren hasieran letra bera dugunean:
- AEK-ko.
2. Letra larriz doazen testu-zatietan eta izenburuetan.
- EAE-KO DYA-REN TXOSTENA.
Adibideak
*E.A.E.-ko emakumeen %88k
EAEko emakumeen %88k ematen diote bularra umeari.
*EAE-ko emakumeen %88k
*LAB-ek eta ELA-k
LABek eta ELAk bilera egitea eskatu diote enpresaburuari
*L.A.B-ek eta E.L.A.-k
*D.B.H.-ko 3. mailakoek
DBHko 3. mailakoek 11:00etan izango dute atsedenaldia.
*DBH-ko 3. mailakoek
Poesia eta musika
Abestia entzuten dugun bitartean, letra irakurri.
Amaiera
Amaiera ailegatu dela pentsatu al duzu inoiz?
zerbaiten hasiera izan leike hori.
Nola azaldu ulertezina, nola ahantzitakoa azaldu?
saiatzeari uzteko momentua ailegatu ote da?
Amaiera ailegatu dela pentsatu al duzu inoiz?
zerbaiten hasiera izan leike hori
Dena galduta zegoela uste izan duzunean
Zortearen gurpilak jira eman eta zure alde jartzen da
Hainbat jende minduta, hamaika akats eginak,
hainbat zauri lehor bezain sakonak.
Ikasitakoa egia bihurtzeko desioa,
praktikan jartzeko, ezinezkoa ez dela, argi edukita.
Petti