1. Lanean euskaraz hobeto jarduteko gomendioak.
Gaur Azpidazkik sarean ipini duen aholku-sorta ekarri dugu gurera.
Interesgarria da, eta eguneroko lanean lagunduko digu.
Besteak beste, hauek ikasteko aukera ematen digu:
- Telefonoa nola hartu.
- Aurrez-aurre nola?
- Baliabideak on-line.
- Hiztegiak on-line.
- Mezu elektronikoak nola bidali?
ARTIKULUA
EUTANASIA ETA SEDAZIOA
Hizkuntzaren erabilera makurra dago tartean. Eutanasia aipatzen baduzu –kontuan hartuta beti ere oso egoera txarrean zaudela, ez dela kapritxo bat–, pertsona bati hiltzen laguntzeaz ari zara. Botika batzuk eman eta hilko litzateke handik minutu batzuetara, berak aukeratutako leku goxoan, aldamenean berak nahi duen jendea duela.
Aldiz, sedazioa da egoera berean esatea “pertsona honi hiltzen ezin diogu lagundu baina mina kenduko diogu”, nahiz eta jakin emango zaizkion botikekin handik ordu batzuetara hilko dela. Diskurtsoa da desberdina. Sedazioa ematen duenak dio helburua mina kentzea dela, nahiz eta jakin hil egingo dela, eta eutanasia da jakinda dagoen soluzio bakarra hiltzea dela, hitza bera esatea: lagundu diezaiogun hiltzen.
Gauza bera hitz desberdinekin, hortaz (…)
(…) Nondik datorkie medikuei botere hori? Zergatik egon behar da haien borondatea egoera horretan dagoen pertsonaren borondatearen gainetik? Non ikasi dute horretarako? Heriotzarako eskubidea dagoen edo ez dagoen, ez da gai zientifikoa; gai horretaz hausnartu duen pertsonak gai izan behar du erabakitzeko, ez da titulazioa behar horretarako. Eta tira, hor daude psikologoak, soziologoak, apaizak –nahi duenarentzat–, edo lagunak. Zergatik erabaki behar dute medikuek, nondik datorkie ahalmen hori?
Argia aldizkarian Iñaki Olaizolari egindako elkarrizketa baten zati bat irakurri dugu.