Nola esan OJALÁ euskaraz?
Leher egingo ahal du!
Itoko ahal haiz!
Barkatuko ahal dit irakurleak zera esaten badiot.
Laster etor nadin gurako ahal duzu.
Baldinba ez zara hain eroa izango.
Baldinba ez nauzu utziko.
Adio ene maiteak, baldinba ez betiko!
Baldinba etorriko ahal da! Ez, ez baldinba!
Baldinba ez ahal naiz honengatik infernuratuko.
Baldinbaitere etorriko ahal da!
Agian luzaz biziko dira elkarrekin.
Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Agian hilen haiz!: hilko ahal haiz! Agian ez! Menturaz bihar?, agian!
Oxala, hola mintzo balira!
Oxala, banitu mila milioi bihotz!
Oxala, ez banu egin behin ere.
Bakea eginen dugu araiz!
Euskara Batuaren Eskuliburua
Elhuyar hiztegiak adibide hauek jaso ditu:
¡ojalá te rompas una pierna!: hanka bat hautsiko ahal duk/dun!
¡ojalá hablaran así! oxala horrela mintzo balira!
¡ojalá no te escriba ninguna carta!: ez ahal dizu eskutitz bakar bat ere idatziko!
¡ojalá pudiera ir!: nahiago nuke joaterik banu!
¡ojalá venga pronto!: nahiago nuke laster etorriko balitz!
¡ojalá (que) no llueva!: ez dezala euririk egin!
¡ojalá (que) venga!: baldinbaitere etorriko ahal da!
Aipuak
"Ez zara besteek uste dutena,
agian zeuk uste duzuna ere ez"
(Anari, “Zure aurrekari penalak")
"Besteak ikusita, neure ondorioak
ateratzen ditut. Baina besteek ni
ikusita ateratzen dituzten ondorioak
okerrak iruditzen zaizkit beti"
Lisa Beitia "Hemen ere ez"
Berez, ez naizena naizelako irudia
emateak lotsarazten nau,
berez ez naizena naizela pentsarazteak.
Txistu eta biok Juan Luis Zabala