Artikulua
Bazterketa egoeran daudenentzako klinika madrildar batean erditu zen Abelen ama, eta bertan utzi zuen semea. Emakumearen orduko bikotekideak umea jaso eta Iruñera eraman zuen. Iruñean hazi zen eta Iruñean adoptatu zuen, aurrerago, familia ultrakatoliko batek. Bere biografiari loturiko gai deserosoak jorratu ditu ekintza artistikoetan (sexu abusuak, drogak, mina…), baita bestelako gaiak ere (Palestinako lurralde okupatuak, errefuxiatuak, 1936ko Gerrako desagertuak…). Liburu ugari argitaratu ditu eta 80 herrialde baino gehiagotan erakutsi ditu inor epel uzten ez duten obra artistikoak: koranaren orriak jan ditu; galerian biluzik jarri eta bere gorputzarekin nahi dutena egiteko eskatu die ikusleei; kargaturiko pistola baten aurrean eseri da, mehatxu egin dioten kolektiboei adieraziz tiro egin diezaioketela; "pederastia" hitza idatzi du ostia kontsakratuak erabiliz; “Make America Great Again” tatuatu du ipurtzuloan… Sarri zentsuratu dute eta salaketak jarri dizkiote, baina epaitegian agertzeari muzin egin eta Portugalera joan da bizitzera.
"Etxe normal batean bizi naiz. Dutxa hartu dut, bizarra kendu, gosaldu... Eta orain, kalera irten baino lehen, galtzerdi normalak jantziko ditut, galtzontzilo normalak, galtza normalak, oinetako normalak, elastiko normala, jertse normala... Horrela irtengo naiz, normaltasun osoz. Eta berriro iluntzean etxera itzuli arte, normal agertzea izango da nire kezka eta ahalegin guztien oinarria eta ardatza."
Juan Luis Zabala, Inon izatekotan
Igerian ikasten
Zanzibarko artxipielagoetan bizi diren neskek ezin dute igerian ikasi,
Kultura islamiko kontserbadorearen eraginez. Hala ere, iparraldeko muturrean,
Panje proiektuak (“arrain handia”) bainujantzi luzeekin ikasteko aukera ematen die.