HITZA
Ostadarra. Ortzadarra. Uztargia. Zeru-uztaia. Erromako zubia. Jainkoaren gerrikoa. Ostarkua. Ostilika. Zubi-adarra
PASARTEA
“Uztapide” bertsolariaren “Lehengo Egunak Gogoan” Liburua 1975ean argitaratu zen eta, kontu ugariren artean, Uztapidek bertan kontatzen du nola gaztetan hainbat hilabete eman zuen Gasteiz ondoko Zurbao herrian, gaztelera ikasten:
Erderaz, berriz, ez genekigun itzik, ara allegatu giñanean. Joan berria nintzan artean, da joan giñan, ba, langa bat jartzera nagusia ta biok, eta ez dakit propio-edo; beintzat, palankarik ez genduan eraman, da nagusi orrek esan zidan:
-¡Vete a casa y que te den la barra de hierro!
Ni orduan bai zintzo joan nintzala etxera. Berrogei ta amar aldiz esango nuan nik bidean, da etxean, berriz, nagusiaren arreba atera zan atarira ta:
-¡Que te den la barra de hierro!
Parra piska bat egin zuan, baña nik nagusiak esandakoa egin nuan beintzat. Etzuten burlarik egiten. Gu okerragoak igual izango giñake. Saiatu egiten ziran erakusten