Aurreko egunean lanean zalantza bat sortu zitzaigun. "Ala", "edo" eta "edota" partikulekin. Hauen erabileraren iritzi desberdinak genituen. Jakin nahi genuen zehatz-mehatz zertan datza desberdintasuna.
Ø EDO erabiltzen baduzu beti egongo da zuzen; izan ere, horixe da juntagailu markatugabea.
Ø ALA noiz erabili? ALA galderetan eta zehar-galderetan erabiltzea gomendatzen da, gehien-gehienetan elkarren baztergarri diren aukerak adierazteko. Horra hor adibideak:
- Noiz etorriko zara? Bihar ALA etzi?
- Ez dakigu bost ALA sei beharko ditugun.
- Nola joango zara, autoz ALA hegazkinez?
Ø ALA antonimoekin ere erabili ohi da. Adibidez:
- Azkenean joango zara, bai ALA ez?
- Zein koloretakoa da, zuria ALA beltza?
- Ez dakit egia ALA gezurra den.
Ø Bestalde, EDO eta EDOTA juntagailuen erabilera eta distribuzioa oso antzekoak dira; desberdintasun bakarra honako hauxe da:
EDOTA esangura bereko atalen artean eta zenbatzaileen artean ez agertzea. Halaber, EDOTA maiz EDO eta ETA, bi juntagailuen balioarekin erabiltzen da, hau da, bata edo bestea eta bata eta bestea, bi aukerak adierazteko. Hona hemen zenbait adibide:
- Iratxek deitzen badu EDOTA hona badator, esadazu ahalik eta arinen.
- Kazetaritza, Filologia EDOTA Historia ikastea gustuko nuke.
Argibide gehiago nahi izanez gero, oso egoki iritzi diegu Euskal Gramatika Osoak ematen dituen azalpenei; era berean, Euskaltzaindiak EGLU-IV liburukian xeheki aztertzen ditu juntagailu hauek.
Abestiak
Esther Wojcicki Creative Commons-en zuzendaritza-taldekoa da. Heziketa-eredu tradizionala kritikatzen du, eta eredu sortzaile eta kritikoaren aldekoa da. Hona hemen haren ideia batzuk:
Pentsamendu kritikoa da etorkizunerako gakoa. Bi datu aipagarri: azterketa bat egin eta bi astera, ikasleek % 32 bakarrik gogoratzen dute; handik urtebera, beharbada, % 5.
Gure heziketari erreparatzen badiogu, gogoratzen ditugu egin genituen gauzak, eta ez memorizatu genituenak. Buruz ikastea alferrikakoa da, ikasten ikasi behar dugu.
Etorkizunerako, ezinbestekoa izango da azkar pentsatzen ikastea, besteekin lankidetzan aritzea eta sortzaile eta kritikoak izatea.
Berri faltsuen eta egia-ostearen garaian bizi gara, eta etorkizuna hobetuko bada, hezkuntzak hobetuko du, baina ez betiko azterketak eginda, baizik eta ikasleak sortzaile eta berritzaile bihurtuta.
Hezkuntza mota horrek balioko du, baita ere, informazioz gainezka dagoen mundu batean nabigatzen ikasteko; izan ere, gehienok ez dakigu bereizten berri faltsu baten eta erreal baten artean.
https://elpais.com/tecnologia/2017/07/09/actualidad/1499566601_804024.html
Sonia Corona
El País
…)
Dile al capitán que renuncio a ser su guía
yo sí quiero tener una musa que me escriba
o escribirle yo a ella a través
de esta botella
eskuak estu lotuta
aske izateko asmo horri
eskuak estu lotuta
baina gure ahotsa
beti libre
beti libre*
*(con las manos atadas
a esa determinación de ser libre,
con las manos atadas
pero nuestra voz siempre libre
siempre libre)
dile al capitán que renuncio a ser su guía
neu naizela orain lemazain nire bizian*
*(ahora soy yo mismo quien guía el timón de mi vida)