Noiz 'norekin' eta noiz 'norekiko'
Gehienetan, izen bati itsatsirik joaten da -ekiko, baina badira salbuespen banaka batzuk:
Neurekiko (zeurekiko...) = neure artean (zeure artean...)
Zurekikoak kitatu ditut = zurekin nituen zorrak
Dena dela, honelakoetan ez da egokia -ekiko erabiltzea, astundu egiten baitu:
Elkartearekiko duen etsaigoa (ez da egokia)
Euskal presoekiko duen jarrera (ez da egokia)
Zilegi da, jakina, aditzik gabe izenari lotzea elkartearekiko eta presoekiko, baina kontuan izan oso estilo trinkoa sortzen dela:
Elkartearekiko etsaigoa.
Euskal presoekiko jarrera.
Hobe izaten da beste joskera bat bilatzea. Esaterako, batez ere -engana eta -enganako erabili izan dira begirune, errespetu, estimu, maitasun, konfiantza eta gisa bereko hitzekin:
Elkarteari dion etsaigoa.
Euskal presoekin duen jarrera.
*Garitanok adierazi zuen ez duela samindurarik gordetzen Athleticekiko.
Garitanok adierazi zuen ez dagoela saminduta Athleticekin.
*Gobernua uzteko izan zituzten arrazoiekiko koherenteak izango dira.
Gobernua uzteko izan zituzten arrazoiekin koherenteak izango dira.
*Errubloa asko jaitsi da euroarekiko eta dolarrarekiko.
Errubloa asko jaitsi da euroaren eta dolarraren aldean.
*Errespetu handia sentitzen du harekiko.
Errespetu handia sentitzen du harengana.
Errespetu handia sentitzen du haren aldera.
Errespetu handia dio hari.
Asko errespetatzen du.
Berria. Estilo liburua
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
EHUk bi EHULKU ditu –ekiko egiturari buruz:
https://www.ehu.eus/documents/2660428/2752586/-ekiko1.pdf
https://www.ehu.eus/documents/2660428/2752586/-ekiko2.pdf
Pasartea
Gurasoak isilik zeuden ordurako. Bakeak eginda edo haserre, baina hitzik egin gabe. Isiltasunak berdintzen ditu haserrea eta bakea bi-biak. Ez zuten errieta askorik egiten, denbora asko pasatzen zuten isilik, baina horrek ondo konpontzen zirela esan nahi du? Ez dakit. Bikote baten elkarbizitzak errezela bat du beti erdian, bataren zein bestearen pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina. Nola ulertu errezelaren beste aldekoaren erreazkioak eta sentimenduak ez dakigu-eta geure propioak ere ulertzen eta zehazten?
Ihes betea
Anjel Lertxundi
EHUk bi EHULKU ditu –ekiko egiturari buruz:
tzultzaile neuronala
Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaileak 2 milioi hitz itzultzen ditu egunero
tzultzaile neuronala
Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaileak 2 milioi hitz itzultzen ditu egunero
Itzuli izena ipini diote
Une honetan, 120.000 erabilpen ditu egunero tresnak (20.000 erabiltzaile desberdin inguru), 2 milioi hitz inguru itzultzen dira norabide batean edo bestean: gehiago izatez gaztelaniatik euskarara (%63), eta %37 euskaratik gaztelaniara. Bolumen horien %40a mugikorretik omen da, eta app instalazioak dira une honetan 12.500 androidetan eta 4.500 iPhone eta iPad-etan.
Erabilpen kasuak denetarikoak izango dira, baina igarri izan omen dute erakunde asko eduki itzulpen asko egiten ari direla, lehen itzuli gabe uzten ziren materialetan; eta gurasoak ere ari direla, nonbait seme-alabei etxeko-lanetan laguntzen edo. Lanegunetan asteburuetan baino dexente gehiago erabiltzen da.
https://zientzia.eus/zientzia-tb/atariko-proba-arrate-alonso-garraio-adimendunean-a/