Zaindu beharrekoa

    • Lanaren gaiak ez dauka Batxilergo 2. mailako Historiarekin lotu beharrik. Helburua Sitesen lan egiten ikastea da, lan txukuna, euskarazko Wikipedian denen eskura jarri daitekeena.

    • Iturria zein den jakin behar dut. Gaztelerazko wikipedia izango da normalean, edo ingelesezkoa, ziurrenik, baina besteren bat bada, niri esan! Lana proposatutakoan, hori argi geratu behar du.

    • Kapituluren bat ez bada egin nahi edo ez bada itzuli nahi, irakasleari proposatu eta negozia daiteke.

    • Lana SAREAN egin behar da, Siten honetan, nik prozesua zuzendu ahal izateko.

    • TABLA DE CONTENIDOS delakoa txertatu goian.

    • Aurkezpen txiki bat eta ondoren ATALAK jarri. Atal horien izenburuak FORMATOtik atera behar dira.

    • Formatoa garbitu eta goian eskuinean dagoen T gurutze gorri batekin hori erabili horretarako. Gero izenburuak jartzeko, hautatu eta Sitesen FORMATO aukeran agertzen den izenburu maila aukeratu. Minuskulaz idatzi, normal.

  • TARTEAK: Orokorrean, kendu! Paragrafo tartean, tarte bat utzi!

    • ESTEKAK jarri lekuei, urteei. Ahal den guztietan, Euskal Wikipediara zuzendu, edo efemerideen egunera, edo koaderno honetara edo beste euskarazko helbide batera...

    • ARGAZKIAK txertatu.

    • DATAK zuzen erabili. Hizki larria behar denean, horrela jarri.

    • Aditza lehenaldian jarri ohi dugu, baina, askotan, ahaztu eta orainaldira pasatzen gara. Kontuz! Irakurri dena segidan, errepasatzeko orduan.

    • Behar denean, Hiztegia erabiltzea gomendagarria da.

    • Puntuazioa errepasatu.

Balorazioa

    • Bi lan aurkeztu behar dira zehaztuko diren epe barnean:

      • Lehenengo lana EGITEN IKASTEKO izango da eta irakasleak ere lagunduko du, ahal duen neurrian. Zenbat eta azkarrago bukatu, aukera gehiago izango da laguntza honetarako. Lan honi puntuazio publiko bat emango zaio, baina ez da azken notarako izango, hurrengo lana zein ordenetan zuzendu erabakitzeko bakarrik.

      • Bigarren lanean, ez du irakasleak parte hartuko. Akatsak zehaztuko dira, baina puntuazioa pribatuan gordeko da. Azken notarako izango da puntuazio hori.

    • Irakasleak beste aukera bat ere eskaini diezaioke ikasle bati, beti ere eskatutako eran egin baditu lanak eta nota igotzeko aukera ikusten badio. Nota igoera borobildu aurretik duen notari erantsiko zaio.