Agostino "Dino" De Laurentiis (Torre Annunziata, 1919ko abuztuaren 8an jaio eta Los Ángelesen hil zen , 2010eko azaroaren 11an) film ekoizle italiar bat izan zen, mundu mailan ezaguna eginiko pelikula on askorengatik.
Eloizpen italiarreko film asko film kultu izendatuak izan dira, esate baterako Arroz amargo (1946), La strada (1954) eta Las noches de Cabiria (1956), beste batzuk talde inertnazionalekin batera osatuak izan dira eta ikaragarrizko ospea lortu zuten, adibidez Guerra y paz(1956), Barrabás (1962), Barbarella (1968), Serpico (1973), Conan el Bárbaro (1982), Terciopelo azul (1986)
Dino De Laurentis Torre Annunziatan jaio zen, Napolesen, eta bere aitak eginiko spaghettiak salduz bizi zen.
Etxetik alde egin zuen 17 urterekin zinema ikasteko Erroman,baina, zoritxarrez bere ikasketak II.en Mundu Gerraren ondorioz bertan behera gelditu ziren. 1946.urtean bere enpresa ireki zuen.
Urte berean Giuseppe De Santis-en Arroz amargo pelikula ekoitzi zuen. Beste film esanguratsu batzuk La Strada (1954) eta Las noches de Cabiria (1954) izan ziren, biak Federico Fellini-renak. Hainbat urtetan Carlo Ponti-rekin elkar lanean ibili zen.
1949an Silvana Mangano-rekin ezkondu zen eta berarekin 4 ume eduki zituen.
70eko hamarkadan Barrabas film famatua ekoitzi zuen,Richard Fleischer-ena. Estudio zinematografiko propioak eraiki zituen, baina hurrengo hamarkadan behea jo zuten. Hala ere, pelikulak ekoizten jarraitu zuen, James Bond, un spaghetti western (1966), Anzio (1968) eta una adaptacion del comic Barbarella (1968), esaterako.
70.en hamakadan, De Laurentiis Estatu batuetara joan zen De Laurentiis Entertaining Group (DEG) enpresa eraiki zuen. Enpresa hau inguruko famatuena bilakatu zen zinema eta telebista arloan.
Denbota hontan, film famatu asko egin zituen De Laurentiis-ek, esate baterako, Serpicio (1973) Al Pacino-rekin, Deseo de Asesinar (1974), Mandingo (1975) Richard Fleischer-ena, James Mason, Perry King eta Susan George-rekin Los tres días del cóndor (1975), El huevo de la serpiente (1977) Ingmar Bergman-ena.
De Laurentiis en izena famatua egin zen bere film komertzialenekin, hauek bere izena entzutean dibertsio hitza burutzea egiten baizuten. Adibidez, King Kong en bertsioa (1976) Jessica Lange-rekin; Orca, la ballena asesina (1977) Richard Harris, Charlotte Rampling eta Bo Derek-ekin; El desafío del búfalo blanco (1977) Charles Bronson eta Kim Novak-ekin; Huracán (1979); Flash Gordonen bertsioa (1980); Conan el Bárbaro (1982), film honetan eginiko interpretazio ona gatik egin zen famatua Arnold Schwarzenegger; eta Halloween II. Proiektu ausartagoekin ere lan egin zuen, David Lynch-en Dune (1984) esaterako.
Stephen King-en ainbat filmen moldaketa ere egin zituen, Ojos de Fuego (1984), La zona muerta (1985), Los Ojos del Gato(1985) eta La bala de plata. 1992an El ejército de las tinieblas ere produzitu zuen Robert Tapert eta Bruce Campbell -ekin batera. Maximum Overdrive (1986) pelikula ere produzitu zuen, beranduxago oso kritikatua izango zena, bertan, espazioko kometa baten ondorioz mundua makinen menpe gelditzen da. Film hau gerora, film kultu bezela onartzen da.
De Laurentiis-ek Hannibal Lecter, Thomas Harrisek idatzitako nobelaren protagonista, azaltzen den lehen filma produzitu zuen: Manhunter (1986). Ez zen oso film ezaguna bilakatu, agian horregatik ez zituen ondorengoak produzitu, adibidez El silencio de los corderos, eta ortaz erabat damutu zen beranduago,erabateko arrakasta izan bai zuen f Jonathan Demmek produzitutako filmak. Baina akatsaz ikasi eta urrengo bi filmak berak produzitu zituen: Hannibal (2001) eta El deagón rojo (2002). Azkenik Hannibal Rising (2007) produzitu zuen Lecter en umetako bizitza nolakoa zen erakutsiz, baita nola bilakatu zen hiltzaile.
De Laurentiis-en azken erabakietan liburu famatuen adaptazioen filmak egitea aukeratu zuen. Baina huts egin zuen thriller erotiko hau produzitzean: body of evidence, Willem Dafoe eta Madonna-rekin; film hau ikaragarrizko porrota izan zen.
De Laurentiis-ek ia 150 film produzitu ziten, batzuk beste batzuk baina obeak.
2010 eko Azaroaren 10 ean hil zen Beverly Hills en 91 urterekin.