Antonio Tejero

Antonio Tejero Molina (Alhaurín el Grande, Málaga, Espainia, 1932ko apirilaren 30a - ) Espainiako militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia da, teniente koronela izatera iritsi zena. Gorputzetik kanporatua izan zen matxinada militar baten delituarengatik zigortua izan zelako, izan ere, bera zen matxinadaren autoreetako bat eta berrerortze astunak izan zituen.

Biografia

Karrera militarra

Antonio Tejero Molina Guardia Zibil bezala hasi zen 19 urterekin eta Zaragozako Akademia Jeneral Militarrean ikasi zuen. 1955eko abenduan Teniente mailara igo zuten, bere lehen jomuga Manresa izanik, eta han hiru urtez egon zen. Afrika Mendebaldeko Polizia Territorial Espainiarrera igotzea eskatu zuen, baina ez zen onartua izan Katalunian soldaduen behar handia zegoelako. 1958an Kapitain mailara igo zuten eta Galiziara mugitu zen, Miñoko konpainia batean agintari modura jarduteko. Ondoren Andaluziara mugitu zuten (zehatz-mehatz Vélez-Málagara) eta Kanarietara. 1963an Komandante mailara igo zen eta Las Palmas Kanaria Handikora mugitu zen. Hurrengo etapa Badajoz izan zen, bere karrerako etapa baketsuena pasa zuen tokia.

1974an Teniente Koronel mailara igo zuten eta Gipuzkoara mugitu, bertan Posadasen hiletan parte hartu zuen. Donostia eta Gasteizko Guardia Zibilen Komandantzietan agindu zuen.

Lurralde hortan egon zen bitartean Guardia Zibil bezala formatu zen, non espainiar banderen erreketaren lekuko izan zen, eta bera eta bere gizonak hauek erreketatik berreskuratzera atera ziren, nahiz eta bertatik inungo arrazoirengatik ez ateratzeko agindua izan. Honegatik Madrilen hilabete batez atxilotuta egon zen eta gainera bere buruzagitza Komandantzian amaitu zen.

Honen ondoren bere hurrengo jomuga Málagako Komandantziaren Buruzagitza izan zen. Komandantziaren postua galdu zuen gazteen erakundeak eta adinez nagusikoa 18 urteetan izatea aldarrikatzen zuen komunisten manifestazioa eragotzi zuenean, honegatik hilabete batez atxilotuta egon zen eta komandantzia utzi behar izan zuen

Extremadurara joan zen, bertan zuen lursail batera, eta orduan iritsi zitzaion Guardia Zibilen Zuzendaritza Nagusiko Jomugen Taldeko Buru izatearen izendapena, Madrilen. Espainiako Erregeari gutun famatua idatzi zion, eta honegatik 14 egun egon zen atxilotuta eta azkenean gauzatu ez zen postu galtzea ezarri zioten. 1978ko azaroan Madrilen elkartu zen lagun batzuekin Galaxia kafetegian, hemen diseinatu zen Galaxia Operazioa, 7 hilabeteko espetxeratzea kostatu ziona. Kartzelatik atera ondoren, hilabete batzuk geroago, 23-F antolatzen hasi zen.

Euskal Herrian zerbitzuak zituen bitartean hiru aldiz izan zen atxilotua. Lehenengoa, Rodolfo Martín Villa ministroarekin bat ez zelako etorri 20.000 biztanle baino gehiagoko tokietan Beneméritaren atzera-egitea; bigarrena, ORT komandoko buruzagia atxilotu zuten bi guardia zibilei arrastatu nahi ez izateagatik eta hirugarrena ikurriñari zergatik ohorea dispentsatu behar zitzaionaren instrukzioak eskatzeagatik. Azken honen ondorioz Málagara lekualdatu zuten, eta hemen berriro izan zen zigortua.

Galaxia Operazioa

1979an jada prozesatua izan zen Galaxia Operazioa bezala ezaguna izan zen estatu kolpe baten saiakeragatik. Ekintza honen ondorioz 7 hilabetez atxilotu zuten. Berarekin, beste bi konspiratzaileak Estatuko koronel nagusi bat eta Polizia Armatuko Kapitaina zen Ricardo Sáenz de Ynestrillas, nor Komandante mailara igo zuten eta ETAren atentatu terrorista batean erail zuten Madrilen 1986ko ekainaren 17an.

Erasoa Diputatuen Kongresuan

1981eko otsailaren 23ko goiza Antonio Tejero teniente koronelak Guardia Zibilaren Trafikoaren Zuzendari-bulegoan igarotzen du Miguel Manchado koronelarekin hitz egiten. Ez zuen troparik bere kargu, eta Diputatuen Kongresua erasotzeko bere kideen laguntza behar du. Tejerok laguntza erabakigarri batekin bat egingo gu, Guardia Zibilen kapitainarekin CESIDen izena emanda duen Vicento Gómez Iglesias. Ez dago guztiz zihurtatuta, baina baliteke José Luis Cortina CESIDeko komandanteak radiotransmisoreak ematea maiztaun ezohiko batekin eta honek ikertzaileei atentzioa eman zien. Juan García Carrés, estatu kolpean sartuta zegoen zibil bakarra, autobusak erosi zituen eta hauek Tejeroren emaztearen izenean jarri, horrela guardia zibilak eraman ahal izango zituzten kuarteletik Diputatuen Kongresura.

23-Fko arratsaldean, 200 guardia zibilen agindupean, Diputatuen Kongresua erasotu zuen, eta momentu hartan Leopoldo Calvo-Sotelo Gobernuko presidentearen inbestidura ari zen ospatzen. Diputatu guztiak bahitu zituen 1981ko otsailaren 24ko goizeko 10ak arte, orduan errenditu egin zen estatu-kolpea porrota izan zelako. Parlamentua hartuta zuenean Juan García Carrések informatuta mantendu zuen, Sindikatu Bertikal Frankistako buruzagia izan zen abokatu ultraeskuindarra. Animatzeko II. Erregio militarrak (Sevilla, Pedro Merry Gordon kapitain jenerala), III.ak (Valentzia, Jaime Miláns del Bosch kapitain jenerala), IV.ak (Bartzelona, Pascual Galmes kapitain jenerala) eta V.ak (Zaragoza, Elícegui Prieto kapitain jenerala) Jaime Miláns del Bosch gobernuko presidente bezala izatea babesten zutela jakinarazi zion. I.ak (Madril, Quintana Lacacci kapitain jenerala), Balearrak (de la Torre Pascual kapitain jenerala) eta Kanariak (González del Yerro kapitain jenerala) zalantzan zeuden. Kuriosoa izan zen ezbairik gabe Konstituzioaren alde jarri zen kapitania bakarra altxatuen aldean kokatu zutela: I. Erregio Militarra (Madril). VII. Erregio Militarrak (Valladolid, Campano kapitain jenerala) Joan Karlos I.a Espainiakoari esan zion "zuk nahi duzunerako dago", hau da, konstituzionala izan ala ez. Erregeak kolpearen alde balego, aurrera eta, kontran balego Campano Kapitain Jeneralak ere ez zuen kolpea bultzatuko. Hau arriskutsua izan zen, izan ere Espainiar Indar Armatuen kapitain jenerala egiten ari ziren ekintzak defendatzen zituela esaten hasi ziren kolpista asko haien gainekoi.

Zaila da jakitea zein zen Tejeroren ekintzaren helburua, nahiz eta autore gehienek ez dute gai ikusten ekintza indibidual hau aurrera eramateko. Kuestioa da ea bere ekintza gidaritza-aldaketa bat zen Errege Etxean laguntzarekin salbazio nazionaleko Gobernu bat eratzeko, eta agian PSOEren laguntzarekin ere, Alfonso Armadaren agindupean eta estatu-kolpe miltar bat izango balitz Miláns del Boschen zuzendaritzan estatu konstituzionalarekin amaituko zuen eta boterearen hutsunea aprobetxatu. Baina Armadak bere planean partidu guztien ordezkariak egongo zirela gobernuan esatean (sozialistak, komunistak eta nazionalistak), ez zion utzi hemizikloan sartzen eta bahiketarekin jarraitu zuen hiri nagusien altxamendu militar bati itxaroten.

Denbora gutxira, eta alferrikako saiakera izanik, Ricardo Pardo Zancada infanteriaren komandanteak, Dibisio Acorazada "Brunete" 1.gotik zetozen 113 polizia militarrekin eta 4 kapitainez osatua, Diputatuen Kongresura joan zen eraikina inguratzera eta GEOren Polizia Nazionalaren sarrera galaraztera. Pardo Zancadak ekintza honekin esan nahi zuena zen Tejero ez zegoela bakarrik.

Prozesamendua eta ondorengo bizitza

30 urteko kartzela-aldira izan zen prozesatua eta zigortua errebelio militarreko delituarengatik, berrerortze astungarriarekin, lanpostua galtzearekin (Guardia Zibiletik kanporatua eta gradua galduta) eta zigorraren bitartean gaitasungabetzea; hasieran zigorra bete zuen Mugardosen, Castillo de la Palmako kartzela militarrean, ondoren San Fernandoko Gazteluan, Figueresen eta Alcalá de Henaresen. 1993ko irailean hirugarren gradua jaso zuen, baldintzapeko askatasunarekin aterata 1996ko abenduaren 3an, 23-Fko azken auzipetua izanik askatua izaten. Atxilotua zegoen bitartean bere oroitzapenak idatzi zituen, hizkuntzak ikasi zituen eta Geografia eta Historiaren ikasketak burutu zituen.

Guardia Zibiletik botata eta bananduta, ez da berriro altxatu 23-Fko gertaeren gainean. Gaur egun Madrilen bizi da eta bere etxebizitza Torre del Mar-en du. Ezkonduta dago, sei seme-alaba ditu, horietako bat apaiza. Bere denboraren gehiengoa marrazten igarotzen du, atxilotuta zegoela garatu zuen zaletasuna. Bere bizitza publikoaren seinale bakarrak Kataluniako estatutua kritikatzen Melilla Hoy egunkariko zuzendariari bidali zion gutuna, 2006an, eta salaketa bat, 2012ko azaroan, Kataluniako presidenteari, Artur Mas, konspirazioagatik eta sedizioaren saiakeragatik.

Estatu-kolpearen 30 urteko oroipenagatik komunikabidak La Palma irlako Los Llanos de Aridane udalerriko luxuzko hotel batean zegoela ohartu ziren.

Solidaritate Espainiarra

1982an eskuin muturreko partidu politiko iragankor bat antolatu zuen kartzelatik, eta honela hauteskunde orokorretara presentatuko zen, Solidaritate Espainiarra, Espainia osoan 28.451 botoen laguntza jasoz.