Alexandro Farnese (1545-1592)

Alexandro Farnese (italieraz: Alessandro Farnese) (Erroma, 1545eko abuztuaren 27a-Arras, 1592ko abenduaren 3a), III. Parmako dukea, Piacenzako eta Castrokoa, Oktavio Farnesio eta Margarita Parmakoaren semea, azken hau Espainiako Karlos I.a edo Karlos V.ren alaba ez-legitimoa, Filipe II.a eta Joan Austriakoaren iloba. Espainiako coroaren alde zeregin militar eta diplomatiko garrantzitsuak garatu zituen. Lepantoko guduan borroka egin zuen turkiarren aurka eta Herbeheretan holandar erreboltarien aurka, baita Frantziako Erlijio Gerretan ere katolikoen alde eta protestanteen aurka.

Biografia

Amari lagundu zion Bruselara Herbeheretako gobernatzaile izendatu zutenean. Alexandro Espainian hazi zen bere lehengusu Karlos printzipearekin, Filipe II.aren semea, eta bere osaba Joan Austriakoarekin; hiruak Alkalako Unbertsitatean ikasi zuten.

Hainbat urte igaro ziren operazio militarretarako gaitasunak erakutsi zituen arte. Denbora horretan zehar, Herbehereak osaba Filipe II.aren aurka matxinatu ziren, Flandesko jauna eta Espainiako errege, eta Luis de Requesens heriotzaren ondoren, 1576an Joan gobernadore gisa bidalia izan zen. 1577ko udazkenean Alexandro Farnese laguntzaile moduan bidali zuten, ejerzitoko komandante gisa tertzioen buru zelarik, gudaroste talde honekin 1578ko urtarrilean protestanteen ejerzito bat garaitu zuen Gemblouxeko guduan. 1578ko urrian Joan Austriakoa hil zen tifusak jota. Hil baino lehen Filipe II.ari eskatu zion Alexandro izendatu zezan Herbeheretako gobernadore, erregeak onartu egin zuen.

Gaitasun diplomatikoak erakutsi zituen hiru hilabetetara, 1579ko urtarrilean, Arrasko batasunarekin batera hegoaldeko probintziak Gilen I.a Orange-Nassaukoarekin batuta zeudenak berriro ere Filipe II.aren obedientzian jarri zituenean. Hala ere, probintzia matxinatuek aste batzuk beranduago Filipe II.aren soberania ukatu zuten betirako Ultrechteko Batasunaren bidez.

Operazio oinarri segurua izan orduko Hainaut eta Artoisen, Brabante eta Flandriako probintziak errekonkistatzeari ekin zion. Hiriak bata bestearen atzetik bere kontrolpean erori ziren Amberesera iritsi arte, 1584an setiatu zuen. Amberesko setioak Alexandrori jakinduria militar eta borondate guztia exijitu zion, azkenean hiriak 1585eko abuzturen 15ean amore eman zuen. Alexandroren arrakasta militarrrak Filipe II.aren esku utzi zituen Herbeheretako hegoaldeko probintziak, baina orografiak eta Herbeheretako eta Zeelandako probintzien egoera geografikoak ezinezkoa egiten zuten konkista itsasoa menderatu gabe, eta itsasoa errebeldeen esku zegoen.

1586an Parmako duke bilakatu zen aita hil ondoren eta erregeari baimena eskatu zion duketzaren lurraldeak bisitatzeko, baina erregeak ez zuen onartu, bere iritziz ordezkaezina bai zen.

Itsasoko Armada Garaiezinarekin Ingalaterraren inbasioa prestatzen ari zela, Alexandrok Ostende eta Sluiseko hirien aurka egin zuen, azken hau konkistatu zuen 1587an iritsi zenean. Armadaren porrotaren ostean, Alexandro Dunkerquera joan zen.

1589ko abenduan Frantziako errege Henrike III.aren heriotzaren ondoren, Alexandro Frantziako ejerzitora bidali zuten katolikoekin batera Henrike IV.ren aurka borrokatzeko. Caudebeceko setioan, 1592ko apirilaren 25ean, zauritua izan zen moskete baten tiroz. Bere ejerzitoarekin Flandriara erretiratu zen. Osasunak okerrera egin zion eta 1592ko abenduaren 3an hil zen Sain-Vaast de Arrasko Abadian. Bere gorpuzkiak Santa Maria de Steccatako elizan daude, Parman.

Alexandro Farnese.

Emazte eta seme-alabak

1565ean Maria Portugalgoarekin ezkondu zen, ezkontza Bruselan ospatu zen ospe handiarekin. Ezkontzaren ondoren Madrilgo gorteetan jarri zen. 3 seme-alaba izan zituzten:

Margarita Farnesio (1567-1643), Vicente I.a Gonzagarekin ezkondu zen.

Ranuccio I Farnesio (1569-1622), bere ondorengoa eta portugalgo tronurako hautagai izan zen 1580ko Portugalgo oinordekotzaren krisian (Manuel I.a Portugalgoaren birbiloba izateagatik).

Eduardo Farnesio (1573-1626), kardenal izan zen.

Bere emaztearen heriotzaren ondoren alaba bat izan zuen Catalina Roquoikoarekin, Flandriako Roquoi Etxekoa zen:

Isabel Margarida Farnesio (Luxemburgo, 1578 - Lisboa, 1610), 1592ko apirilean ezkondu zen Rouenen (batzuek diote ezela egon ezkontzarik) Juan Menesesko portugaldarrarekin, Penamacorren maiorazkoaren jaunarekin, ejerzito espainiarreko koronel, Simon Meneseskoaren seme bakarra. Alaba bat izan zuten Leonor Meneseskoa.